Fatuarte: Lapurtu dizkiguten kaleak eta erlojuaren ordu guztiak nahi ditugu. Askatasunez bizi ere, kalea eta gauak gureak baitira
Baina aski da esateko garaia dugu. Hiri osoa nahi dugu; bizitza osoa. Auzo zein kale guztiak nahi ditugu; lapurtu dizkiguten argiztatu gabeko izkinak eta erlojuaren ordu guztiak bizi nahi ditugu. Askatasunez bizi ere. Eskubide guztiak dituzten pertsona horien modura bizi nahi dugu; kalea eta gaua gureak baitira.
Venezuela Aurrera, Iraultza Bolivartarrarekiko Euskal Elkartasun Plataformarekin bat egin dugu
Venezuelako parlamenturako hauteskundeak atarian izanik, abenduaren 6an, Venezuelako demokraziarekin elkartasunean eta desinformazio eta desegonkortze eta injerentzia kanpainaren etengabearen aurrean, 26 kolektibo, sindikatu eta alderdi politiko euskaldunek (tartean, Alternatiba) “Venezuela Aurrera” plataforma osatu dugu, Iraultza Bolivartarrarekiko Euskal Elkartasun Plataforma.
Xantaiagileak
Baina baikorra naiz, eta benetan uste dut TTIP ituna ondo joatea, Estatuak alde batera egitea, eta zuk eta zure mailakoek oztoporik gabe gobernatu dezazuela, Demokrazia deritzoten kontrol zentzugaberik gabe; azken finean, inolako etekinik ematen ez duen plebe xehe baten eta beren eskubideen esku-hartzerik gabe alegia. Zuk, jaun txit agurgarri hori, aberastasuna egiteko ahaleginetan aritzen zaren hori, zergatik arduratuko zara langabe berriak daudelako? Nor gara gu, Diruaren Jainkoaren artzain zarela, baldintza jartzeko?
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5052/los-chantajistas
Matute: Austeritatearen izenean, Jaurlaritzak dirutza bideratuko du zorra eta defizit-muga betetzera, behar sozialei aurre egin gabe
"Aurrekontuek ez dute balio izango jendearen beharrak asetzeko”, Oskar Matutek ohartarazi duenez. “Austeritatearen izenean, Jaurlaritzak dirutza bideratuko du zorra eta defizit-muga betetzera, behar sozialak, askoz garrantzitsuagoak izan arren, bete gabe geratuko diren bitartean. Horren ondorio dira murrizketak, bai eta hezkuntza, osasuna, politika sozialak eta enplegua ahultzea ere”.
Aitor Miguel: Etikoa ez den banka gerra egiten duena da
Aitor Miguelek banka etikoa eta publikoa defendatu du "bankak ez dezala jolastu gizartearen oinarrizko interesekin, espekulazioan eta abarrekoetan", herritarren eta instituzioen kontrolpean egon dadila, kasu honetan, Gasteizko Udalaren kontrolpean. Zinegotziak azpimarratu du, halaber, desjabetzeak egiten dituen banka, edota enpresa txikiei mailegurik ematen ez diena, "gerra ere egiten duen berbera" dela, armak ekoizten dituzten enpresetan milioika euro inbertitzen dituztelako.