Gure kide eta EH Bildu Bildoko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzartzea azken udalbatzan, Veronica del Carmen langilearen heriotzaren harira, paperik izan gabe baldintza txarretan lan egiten zuen etxean hil baitzen eta, horregatik, Udal gobernuari Osalan erakundearen ikerketa eskatzeko proposamena eraman du koalizioak.
Veronica del Carmen, Nikaraguan jaiotako 28 urteko langile Bilbotarra bere lanpostuan (Derion) hil zen urriaren 13an. Pertsona nagusi bat zaintzen lan egiten zuen eta haren etxean hil zen. Baina egoera irregularrean zegoenez, gertakari hauek ez dira ikertu. Hori dela eta, EH Bilduk eskaera zehatza eraman du gaurko Osoko Bilkurara: Osalan-i beharrezko ikerketak egiteko eskatzea, eta beharrezkoa izanez gero, arlo judizialean neurriak hartzea ahalbidetzea. EAJ, PSOE eta PP batu dira proposamena atzera botatzeko.
Veronica del Carmen, Nikaraguan jaiotako 28 urteko langilea, azken 4 urteetan Bilbon bizi izan zen, urriaren 13an, Derion hil zen egunera arte. Pertsona nagusi bat zaintzen lan egiten zuen eta haren etxean hil zen. Baina egoera irregularrean zegoenez, gertakari hauek ez dira ikertu.
Kasuak izandako oihartzun ezak erakusten du zer nolako prekarietate egoeran dauden zaintzan aritzen diren pertsonak, hala nola, egun indarrean dagoen Atzerritarren Legeak dituen ondorioak. Lege horrek emakumeen eskubideak urratzen ditu. Veronicak bezala, euskal gizartearentzat ezinbestekoak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten emakumeen eskubideak urratzen ditu lege horrek.
Veronica kontratu gabe ari zen lanean eta baldintzak oso gogorrak ziren: atsedenerako denbora ez zitzaion bermatzen, ezta ere medikuen zerbitzua jasotzeko eskubidea.
Beharrezkoa da langileen osasun eta segurtasun neurriak bermatzea eta horretarako, enpresen eta administrazioen konpromiso handiagoa behar da.
Etxeko langileen kolektiboaren lan baldintzek ez dituzte osasun fisikoa eta emozionala bermatzen. Beste pertsona batzuk zaintzen duena zaintzea ez da aurreikusten. Hori langile horiek duten babes ezaren ondorioa da.