Abenduaren 6an Bilbon, Bildu Independentziara
Igandean kalera aterako gara konstituzio honi ezezkoa emateko. Duintasuna ukatzen duelako, eskubideak murrizten dituela eta herriak gatibu dituelako. Pertsonak politikaren ardatz izan dituen errepublika eraiki nahi dugu. Euskal Herria eraikitzera goaz abenduan 6an Bilbon. Bildu Erabakitzera!
Alba Fatuarte: Iberdrolaren jokabidea ez da batere eredugarria
Udalak 2011an Bilbotar Ospetsua titulua eman zion Iberdrolari. Aipamen hori bilbotarren izenaren, irudiaren eta interesen alde agerian jokatu duen pertsona eta erakundeei ematen zaie. “Eta herritarrek ordaindu beharreko argiaren prezioa manipulatzea ez da batere eredugarria”, salatu du Alba Fatuarte zinegotziak.
Diana Urrea: Bost axola zaizue indarkeria matxistarekin amaitzea
Alternatiba eta Euskal Herria Bilduko kide Diana Urrearen hitzartzea Gasteizko legebiltzarrean, PNVren eskuetan dagoen Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistari aurre egiteko politikak ezartzeko orduan jeltzaleek duten borondate falta salatzeko.
Luis Salgado: Langileen dirua lapurtzen ari zarete bankuak erreskatatzeko
Gure kide eta Arabako EHBilduren biltzarkide Luis Salgadok eginiko hitzartzea, zeinetan foru gobernuari eskatu zaio harekin kontratuak dituzten enpresek langileen lan baldintzak bermatu beharko dituztela. Hala, Diputazioa eragile aktinoa izan beharko da sektoreko lan hitzarmenak ez dauden tokietan gutxieneko batzuk bermatzeko, hala nola maila bereko lanpostu publikoetan enpresa pribatuko langileei horren %80a barmatzea.
Mas ez da prozesua
Garai zaharretan Jordi Pujol eta Katalunia parekatzen zutenek, gauza bera egin nahi dute Mas eta prozesuarekin. Eta ez da egia. Mas paper garrantzitsua jokatzen ari da, eta jokatuko du, alabaina, bera ez da prozesua. Berau, gizarte zibilaren baitan behar du egon, edo egon beharko luke. Jakina, Gobernu berriak garrantzi handia izango du instituzional arloan prozesua kudeatzen; bidenabar demostratu beharko du independentzia herritarren onerako izango dela, eta batez ere, krisiak gehien kaltetu dutenekiko.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5066/mas-ez-da-prozesua
Oskar Matute: Estatua krisian dago, zorra handitu eta herritarren eskubideak murrizten ditu
Alternatibako kide ta Euskal Herria Bilduren legebiltzarkide Oskar Matuteren hitzartzea ETB2ko "Minuto a Minuto" saioan, non Euskadiko Kontzertu Ekonomikoaren inguruan sortutako eztabaida eta Pariseko atentatuen ondoren emandako gertaerak aztertu zituzten.