Alternatibako kide eta Euskal Herria Bildu koalizioko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzartzea Bilboko azken udalbatzan zeinetan Iberdrolari bilbotar ospetsuaren titulua kentzeko eskatu duen, konpainiak energiaren prezioarekin iruzurra egin duela ezagutu ostean.
Lehiakortasunerako Batzordeak 25 milioi euroko isuna ezarri zion abenduan Iberdrola multinazionalari argiaren prezioa manipulatzeagatik. Batzorde horren arabera, Iberdrolak eskaintza murriztu zuen 2013. urteko gabonetan prezioak gora egin zezan. Jarrera hori multinazionalari Bilboko Udalak 2011n emandako Bilbotar Ospetsua titulua eta aipamena bertan behera uzteko nahikoa dela uste du EH Bilduk eta gaurko Osoko Bilkuran titulua bertan behera gelditzea eskatu dugu. EAJ, PSOE eta PP batu dira garestiago izateko argiaren prezioa manipulatzeagatik zigortutako Iberdrolari Bilbotar Ospetsua titulua ez kentzeko. Argigarria oso.
Abenduan prentsak jakinarazi duenez, lehiakortasunerako Batzordeak 25 milioi euroko isuna ezarri dio Iberdrola multinazionalari, argiaren prezioa manipulatzeagatik. Batzorde horren arabera, Iberdrolak argiaren eskaintza murriztu zuen 2013. urteko gabonetan prezioak gora egin zezan.
Jarrera hori Udalak 2008an multinazionalari emandako Bilbotar Ospetsua titulua eta aipamena bertan behera uzteko nahikoa da. Aipamen hori bilbotarren izenaren, irudiaren eta interesen alde agerian jokatu duen pertsona eta erakundeei ematen zaie, eta herritarrek ordaindu beharreko argiaren prezioa manipulatzea ez da batere eredugarria.
Gainera, ez da lehen aldia Iberdrola enpresaren jokabidea eztabaidagarria dela. 2009 eta 2010 urteetan, pizgarri fiskalen aitzakipean, ez zuen Sozietateen Gainerko Zergarik ordaindu.
Dagozkion zergak ez ordaintzea, herritarrok ordaindu beharreko fakturetan prezioak manipulatzea edota legearen aurka kontzienteki jardutea. Hori da Iberdrolak egiten duena eta jarrera hori nahikoa da Udalak 2008an multinazionalari emandako Bilbotar Ospetsuaren titulua eta aipamena bertan behera uzteko.
Ohoreei, Merezimenduei eta Zeremonialari buruzko Araudiak edozein pertsona fisiko zein juridikoren aparteko merezimenduak, ohiz kanpoko zerbitzuak eta meritu nabarmenak saritzea du helburu. Aipamen hori bilbotarren izenaren, irudiaren eta interesen alde agerian jokatu duen pertsona eta erakundeei ematen zaie, eta herritarrek ordaindu beharreko argiaren prezioa manipulatzea ez da batere eredugarria. Iberdolaren jarduera mafiosoak ez du merezi bilbotarron adeitasuna eta esker ona eta ez du bat egiten Udalak ematen dituen tituluen filosofiarekin. Horregatik eskatzen dugu lehenbailehen bilbotar Ospetsuaren titulua eta aipamena erretiratzea Iberdrolari.