Europarako B planaren alde
Elite ekonomiko eta finantziero boteretsuek kontrolatu eta zuzendutako Europar Batasuna. Banku eta multinazionalen esanetara dagoen Europar Batasuna, herri eta herrialdeak itotzen dituena, herritarren oinarri-oinarrizko eskubideak ere ukatuz. Lehen mailako herritarrak, bigarren mailakoak eta herritar ikusezinak dituen Europa. Egiteko eta betebeharrak bai, baina eskubide eta askatasunik ez duen Europa, munduaren aurrean harrokeriaz ongizatea goraipatzen duena, bere herritarrei ere halakorik bermatzen ez dien bitartean. Gaur egun, bertan bizi garen herritarren gehiengoak ukatzen dugun Europa.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5229/europarako-b-plana-ren-alde
Ander Rodriguez: «Desoreka sozialak errotik aldatuko lituzke oinarrizko errentak»
Oinarrizko errenta, oro har, tresna eraginkorra da pobreziaren aurkako borrokan, baldintzapeko laguntzekin konparatuta pobreziari aurrea hartzeko gai baita. Diru sarrerak bermatzeko errenta kobratzen hasi ahal izateko, lehenik eta behin pobrea izan behar zara denbora batez eta, horrez gainera, pobrea zarela ere frogatu behar duzu. Oinarrizko errenta unibertsala, aldiz, pobrezia egoerara ailegatu baino lehen eskuratzen duzu, inolako baldintzarik gabe. Abantailak ageri-agerikoak dira.
Matute: Borondate politikoa da, Donostian Bildu alkatetzan egon zen bitartean etxegabetze bat ere ez zelako egin
Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide, Oskar Matutek, etxegabetzeen aurkako konpromiso argia eta eraginkorra eskatu dio Jaurlaritzari, “onartezina eta larria delako beti jendea kalean uztea alokairua edo mailegua ordaintzerik ez duelako, baina are onartezinagoa eta larriagoa da jendea kalean uzten duena gobernu bat denean”.
Garoñaren balizko irekiera berriaren inguruan CSNk hartu duen erabakiaren aurrean
Arabako eta zentral nuklearraren inguruan bizi diren herritarren osasuna ezin da jokoan jarri. Bi multinazionalen interes ekonomikoak eta bestelako interesak ezin dira herritarren osasunaren aurrean lehenetsi. Energia enpresa handien interesei bakarrik begiratzen dieten sinesgarritasunik ez duten politikariek ezin dute gure jendearen, gure lurraren eta gure ingurumenaren etorkizuna erabaki. Iberdrola, Endesa eta PP dira Garoña berriz irekitzearen eta horrek izan ditzakeen ondorioen erantzule zuzenak.
Fatuarte: Helburua elikagaiak ez botatzea bada, paradigma alda dezagun, ez dadila errentagarriagoa izan gutxi batzuentzat asko ekoiztea gero janaria botatzeko
Espekulazioagatik ekoizten da beharrezkoa dena baino gehiago, nahiago da soberan egotea faltan baina, xahutzea dakarren arren. Baina zuen helburua ostalaritzan elikagaiak ez botatzea bada, paradigma alda dezagun, ez dadila errentagarriagoa izan gutxi batzuentzat asko ekoiztea gero janaria botatzeko bada ere, benetan behar dena egin beharrean gehiengoaren beharrak asetzeko.
15.000 ez da zenbaki bat
Europa hilda dago, inoiz bizirik egon bada. Europak inoiz izan badu ekonomiatik haragoko interes sozial, horretaz ez da ezertxo ere ez gelditzen. Mugak itxi egiten dituzte, errefuxiatuentzat kontzentrazio eremuak zabaltzen dira Europa osoan zehar eta legezko lapurretak egiten zaizkie sutan dagoen herri batetik (EBk piztutako suteak gainera) ihes egiten saiatzen ari direnean. (Artikulua gazteleraz dago jatorriz)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5215/15000-no-es-un-n%C3%BAmero