Errefuxiatuen egoera salatzeko asteburuan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu
Europako Batasuna arduragabekeria itzela izaten ari da giza eskubideen etengabeko apurketa honen aurrean. Eta horregatik, herritarroi, bakoitza bere eragin esparrutik, norberak eskura duen aukeraz baliatuta, errefuxiatuak diren pertsonei ongi etorria eman beharrean gaude, aitortza, erreparazioa eta laguntza eskainiz.
Oskar Matute: Badira aukerak Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzeko
Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren parte-hartzea ETB 2-ko "Minuto a minuto" telebista saioan, Espainiako Gobernuaren eraketaren eta euskal agenda politikoaren inguruan. Hona hemen bere esku-hartzea jasotzen duen bideoa.
Castellongo aireportua (EAEstyle)
Halakorik ez da euskal oasian. Leku zoragarri horretan, non zuzentasunaren jaikoak bizi diren eta ustelkeriaren kasuak euskal politika espainolizatu nahi duen ezker independentistaren buruan besterik existitzen ez den. Hemen dena dabil primeran. Hain da perfektua euskal Jauntxoen obra, ezen Karrantzaren erdian, Enkarterrin, bukatzeke utzi zuten eraikuntza ulertzen ez dudan.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5249/aeropuertos-de-castell%C3%B3n-cavstyle
Fatuarte: Gobernuak inmatrikulatutako jabetza hori onar ez dezala eta, aldi berean, Elizak bueltan ematea eskatzen dugu
“Gobernuak jabetza hori onar ez dezala eta, aldi berean, Elizak bueltan ematea eskatzen dugu”, adierazi du Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotziak. Era horretara Elizak muzin egingo lizkio frankismoak, 1946ko Hipoteka Legearekin, emandako eskubideei. Urte asko geroago Jose Maria Aznarren gobernuak, 1998ko lege horren erreformarekin, eutsitako eskubideei, hain zuzen ere. Immatrikulazio horiek bertan behera utzi ondoren Bilboko Elizbarrutiak berriro ere ondare horiek bere izenean jartzeko aukera izango lukeela argitu du Fatuartek, “baina oraingoan modu publikoan, eskualdatze publikoko zergak ordainduz eta haien jabetza beste edozein herritar bezala frogatuz”.
Urrea: Ezin dugu onartu Parlamentuak Israel bezalako erregimen genozida bat ordezkatzen duten pertsonei harrerak egitea
Diana Urreak Alternatibako kide eta legebiltzarkideak azaldu duenez, “protesta egin dugu ezin dugulako onartu Legebiltzarrak Israel bezalako erregimen genozida bat ordezkatzen duten pertsonei horrelako harrerak egitea”. Izan ere, “ezin dugu ahaztu, eta ez dugu ahaztu nahi, Israelek palestinarren giza eskubideak etengabe urratzen dituela. Horregatik, nazioarteko erakundeen erresoluzioak eman dizkiogu enbaxadoreari, Palestinak pairatzen duen eraso etengabea salatzeko eta palestinarren askatasuna exijitzeko”. Horren ostean, legebiltzarkideek bat egin dute kalean Euskal Herria-Palestina Sareak deitutako elkarretaratzean.
Europa, alaitasunetik gutxi
Egungo Europak (ez nahiko genukeena) gutxi du giza-eskubideetan, justizian eta demokrazian oinarrituriko adostasunetik eta gehiegi inposiziotik, diskriminaziotik, esplotaziotik eta xenofobiatik. Gainera, Europa iruzur galanta da kulturaren ikuspegitik (baita kultur hiria izendatzen dutenean, negozio eta espekulazioari bide emanez, benetako kulturari bide eman ordez).
http://alternatiba.net/idazlanak/5239/europa-alaitasunetik-gutxi
Alternatibaren A20aren osteko ondorioak euskal ezkerra berrindartzeko
Ondorio hauek guztiak jaso ditugula, ezinbestekoa deritzogu EH Bilduk ordezkatzen duen proiektu politikoa berreskuratu eta indartzeari; orain lan egin eta eragiteko garaia da, guk nahi dugun eta Euskal Herriko ezkertiarrek espero duten proiektua eraikitzen jarraitzeko.