Gasteizko Legebiltzarrean harrera egin dio ganberako presidenteak Marokoko kontsulari. Hala, EH Bilduk bisita aprobetxatu du ganberak herri horren autodeterminazio eskubidearen alde duen iritzia bereganatzeko. Kontsula agertu denean, koalizioko kideek Saharako ikurrekin eta erreferendumaren aldeko leloekin agertu dira, nazioarteko legalitateak babesten dituen aldarrikapenekin, alegia. Diana Urrea Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak, Sahararen alde Gasteizko legebiltzarrak aho batez egindako adierazpen eta ekimen sorta eman dizkio kontsulari.
Urreak salatu egin du Saharako herriarekin elkartasuna lantzeko taldearteko lan talde jakina dagoen erakunde honetan harrera ofiziala egitea Marokoko gobernuaren goi ordezkari bati. Horrez gain, bisita ezagututa ere taldearteko gainontzeko kideek ekimenik hartu ez izana salatu du. “Guretzako, Saharako herria jazarri eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea zein bakean bizitzeko eskubideari uko egiten dion gobernuko ordezkariak ez dira ongi etorriak ganbera honetan. Gainera, uste dugu kontsulak euskal jendartearen eta erakunde politiko gehienen iritzia ezagutu behar duela. Horregatik egin dugu ekimena eta horregatik atera gara gero Legebiltzarreko atean egin den protesta kontzentraziora”