Joan den urtarrilaren Bilbon egin bezala, Alternatibak hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretan Igor Meltxor analista politikoarekin hilaren18an, osteguna, PNVren kudeatzeko balizko gaitasuna zalantzan jartzeko. “Gestión a la vasca: Chiringuitos, impunidad y soberbia” eta “Caso Bidegi: ¿A dónde ha ido a parar el dinero?” ikerketa liburuen egileak, hainbat datu jarriko ditu mahai gainean jeltzaleen benetako interesak azalerazteko, #PNVstyle deritzonaren frogak azken batean. 19:00etatik aurrera izango da hitzaldi irekia.