Menpekotasunetik aske bizitzeko
Hilaren 27an, igandea, Aberri Eguna ospatuko du berriz ezker subiranistak, Euskal Herri burujabea eta askea aldarrikatzeko eguna baita. Izan ere, herri burujabea behar dugu. Ez jabez aldatzeko, dominaziorik gabe bizitzeko baizik. Estatu totalitarioen dominazio eta errepresiorik gabeko bidean egin nahi dugu, nora joan eta norekin joan nahi dugun erabakitzeko ahotsa exijitzen du. Europa honen eredu bidegabea, kapitalarena, ez duela balio argi utzi du azken egunotan ikusi dugun errefuxiatuak kaleratzeko itun lotsagarriak.
http://alternatiba.net/idazlanak/5338/menpekotasunetik-aske-bizitzeko
Munduko Kontalaritzaren Eguna
Emakumeek mundu osoan, kultura guztietan ipuinetan duten presentzia nabarmena da. Disneyren eredutik ihesi, ipuinetan emakume indartsuak eta ausartak agertzen dira mundu osoan: sexualitatea bere gustura bizi duen Amazoniako Miritinga; eguzkiaren bila abiatu zen Mara ausarta; askatasunaren bila jipoitzen zituen senarretik aldendu ziren bi emakume inuitak; sorginak, belagileak beti besteei laguntzeko prest. Halakoak ugari aurkituko ditugu ipuinetan.
http://alternatiba.net/idazlanak/5333/munduko-kontalaritzaren-eguna
Diana Urrea: Adarra jotzea da EAEra hiru errefuxiatu bakarrik iritsi izana
Diana Urrea Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak azaldu duenez, Lakuak eskumena eskatu behar dio Gobernu espainolari, errefuxiatuei eman beharreko erantzuna zuzenean antolatu eta kudeatu ahal izateko. “Horrek –erantsi du– tramite guztiak arintzea eta laguntza modu azkar eta eraginkor batean ematea ahalbidetuko luke, Gobernu espainola prozesu osoa geldiarazten ari delako”.
Ahoztar Zelaietaren hitzaldia Kutxabanken pribatizazioaren harira
Alternatibak hitzaldia antolatu zuen martxoaren hasieran Bilbon Ahoztar Zelaieta kazetari eta idazlearekin, bere ikerlan berriaren inguruan "Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria", euskal kutxen pribatizazio prozesuan dauden interes politiko eta ekonomikoak azalerazten dituena. Hona hemen hitzaldiaren bideoak.
D-SS 2016: espektakulotik simulakrora
Hiria dira eraikuntzak, baina batez ere jendea eta jendearen harreman askeak, eta horregatik hiria da askatasunaren altzoa. Baina hiria bera merkantzia bihurtu da. 2016ean Donostia bihurtzen da turista dirudunentzat merkantzia bat. Merkantziaren jabeak (Donostiako eta Gipuzkoako handikiak) eskaini nahi dute hiri bat (eraikuntzak eta jendea eta jendearen harremanak) txukun, dotore, elegante, etorriko diren turista dotore eta dirudunen apetentziak asetzeko prestatua. Horregatik oztopo bat dira Kortxoenea eta piratak, traba dira eskaleak eta prostitua pobreak, traba dira langabetuen manifestazioak, etxetik kanporatuen protestak eta presoen aldeko asteroko martxak, traba dira emigranteak eta oro har pobreak.
http://alternatiba.net/idazlanak/5324/d-ss-2016-espektakulotik-simulakrora