EH Bilduk lotsagarritzat jo du gaur Legebiltzarrean Europar Batasunak eta Turkiak Siriako errefuxiatuei buruz sinatutako akordioa, eta Urkullu lehendakariari urrats eraginkorrak eman ditzala eskatu dio, Jaurlaritza eta gainerako instituzioak errefuxiatuei eskaini beharreko laguntza eta babesean inplikatzeko.
Zehazki, Diana Urrea Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak azaldu duenez, Lakuak eskumena eskatu behar dio Gobernu espainolari, errefuxiatuei eman beharreko erantzuna zuzenean antolatu eta kudeatu ahal izateko. “Horrek –erantsi du– tramite guztiak arintzea eta laguntza modu azkar eta eraginkor batean ematea ahalbidetuko luke, Gobernu espainola prozesu osoa geldiarazten ari delako”.
EH Bilduko legebiltzarkideak gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak akordioa bultzatu duela Madrili eskumen hori galdegiteko, afera honetan zuzenean esku hartze aldera. Guztira, Estatuko 11 autonomia-erkidegok sinatu dute akordioa eta Jaurlaritzak ere horrekin bat egiteko eskatu dio Urreak Urkulluri, “adarra jotzea baita EAEra hiru errefuxiatu bakarrik iritsi izana”.
Halaber, Urreak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak gai honetan sentsibilizatzeko estrategia integrala abian jartzeko galdegin dio lehendakariari, elkartasuna eta kulturartekotasuna sustatzeko.
EH Bilduk lotsagarritzat jo du gaur Legebiltzarrean Europar Batasunak eta Turkiak Siriako errefuxiatuei buruz sinatutako akordioa, eta Urkullu lehendakariari urrats eraginkorrak eman ditzala eskatu dio, Jaurlaritza eta gainerako instituzioak errefuxiatuei eskaini beharreko laguntza eta babesean inplikatzeko.
Zehazki, Diana Urreak azaldu duenez, Lakuak eskumena eskatu behar dio Gobernu espainolari, errefuxiatuei eman beharreko erantzuna zuzenean antolatu eta kudeatu ahal izateko. “Horrek –erantsi du– tramite guztiak arintzea eta laguntza modu azkar eta eraginkor batean ematea ahalbidetuko luke, Gobernu espainola prozesu osoa geldiarazten ari delako”.
EH Bilduko legebiltzarkideak gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak akordioa bultzatu duela Madrili eskumen hori galdegiteko, afera honetan zuzenean esku hartze aldera. Guztira, Estatuko 11 autonomia-erkidegok sinatu dute akordioa eta Jaurlaritzak ere horrekin bat egiteko eskatu dio Urreak Urkulluri, “adarra jotzea baita EAEra hiru errefuxiatu bakarrik iritsi izana”.
Halaber, Urreak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak gai honetan sentsibilizatzeko estrategia integrala abian jartzeko galdegin dio lehendakariari, elkartasuna eta kulturartekotasuna sustatzeko.
– See more at: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/9208-jaurlaritzak-errefuxiatuen-egoera-zuzenean-kudeatzeko-eskumena-eskatu-behar-dio-madrili-tramiteak-arintzeko#sthash.MmugrtXI.dpuf