28 kolektibo, sindikatu eta alderdi politiko euskaldunek (Alternatiba barne) osatzen duten “Venezuela Aurrera” plataformak kontzentrazio-deia egin du, apirilak 19, astearte horretako 19:00etarako, Bilboko Plaza Biribilean (Zirkularra, BBVA), “Venezuelarekin bat: Espainiar injerentziari Ez. No a la Ley de Impunidad!” lemapean, espainiar gobernuak eta hainbat indar politikok herri horretan eginiko esku-sartze neokolonialaren aurka.
28 kolektibo, sindikatu eta alderdi politiko euskaldunek osatzen duten “Venezuela Aurrera” plataformak kontzentrazio-deia egin du, apirilak 19, astearte horretako 19:00etarako, Bilboko Plaza Biribilean (Zirkularra, BBVA), “Venezuelarekin bat: Espainiar injerentziari Ez. No a la Ley de Impunidad!” lemapean, espainiar gobernuak eta hainbat indar politikok herri horretan eginiko esku-sartze neokolonialaren aurka.
Venezuelarekiko Mundu Mailako Elkartasun Akzio Egun honen markoan, kontzentrazio horretan, Euskal Herrian dagoen Iraultza Bolivartarrarekiko elkartasuna adierazgarri izango da.
Komunikatua: PP, PSOE eta C’s-ek laguntzen dituzten kriminalentzako Amnistia Legea Venezuelan
Estatu espainiarrean, Partido Popular, PSOE eta Ciudadanos-ek gogotsu bermatu eta txalotu duten “Proyecto de Ley de Amnistía y Reconciliación Nacional” izena duen lege proiektua onartu du Venezuelako Asanblada Nazionaleko gehiengo opositoreak. Sostengu honen adibide garbia Mariano Rajoy berak -“demokrata guztiok bezala”- El País-en lege horren alde idatzi duen artikulua.
Venezuelako Auzitegi Gorenak lege proiektu hori Konstituzioaren aurkakoa dela erabaki du.
Baina zer bultzatzen ari dira “demokrata” hauek Venezuelan? Amnistia lege honek ezarritako orden konstituzionala edo gobernua aldatzeko manisfestazioetan edo protestetan parte hartzeagatik egindako delituak amistiatuko lituzke, zehazki 1999ko urtarrilak 1etik aurrera eta legea onartu harte, hau da, Hugo Chávez eta Nicolás Maduroren legislaturetan bakarrik egindako delituak.
Zer delitu barkatuko luke lege honek? Adibidez, “garraio zerbitzuetan, sistema informatikoetan edota edozein zerbitzu publikoan eragindako hondamenak edo suntsipena”, “lehergailuen edo bonba su-eragileen fabrikazioa edo inportazioa”, “delituak egiteko adingabekoen erabilpena”, “suteak eragitea”, “legeen desobedientzia eta gorrotoa sustatzea”, “agintaritzaren aurka egitea” eta “droga-trafiko txikia” eta “iruzurra, maula eta lukurreria exebizitza eraikuntzetan” barkatuko ditu lege honek.
Barkamena lortzeko baldintza bakarra “Estatuko botere betearazleak egindako politiken aurkako protesta, manifestazioa edo bileren bidez” bultzatutako delituak izatea da.
Lege honen bidez argi onartzen du oposizioak Nicolás Maduroren gobernua bere postutik kentzeko indarkeria erabili duela eta, honetaz gain, kartzelatik atera nahi dituen pertsonen zerrenda zehatza osatzen du ere. Hauen artean ezagunena Leopoldo Lopez da, duela bi urte 43 hildako eragin zituen indarkera olatuaren erantzule zuzena.
Azken asteetan eskuinaren indarkeria larriagotu egin da eta ekintzaile sozial bat, bi polizia eta diputatu chavista bat erahil dituzte.
Venezuela Aurrera, Iraultza Bolivartarraren aldeko euskal elkartasun plataformatik, Estatuko zenbait alderdi politiko zein komunikabide bultzatzen duten Inpunitate Lege honen nazioarteko salaketa egitera deitzen dugu. Badakigu Venezuelak pairatzen duen gerra ekonomiko, mediatiko eta politikoa sistema neoliberalaren berrezarkuntza lortzeko beste ahalegin bat dela, eta Venezuela, azken hilabeteetan Brasil, zein latinoamerikako beste prozesu aurrerakoiak erasotzea duela helburu.
Venezuela Aurrerak, hurrengo apirilak 19an Venezuelako Iraultza Bolibartarrarekin nazioarteko elkartasun jardunaldian parte hartzera deitzen du euskal herritar oro.
“Venezuela Aurrera” (Plataforma Vasca de Solidaridad con la Revolución Bolivariana): Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue, Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, Cine de Base, Emigrados sin Fronteras, “Encuentros” aldizkaria, Ernai, Euskadi-Cuba, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna, Giltza, GITE-IPES, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, LAB, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica EH, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Sodepaz Nafarroa, Sortu.