Urrea: Irainak eta erasoak pairatu dituzte, eta erakundeek baztertu nahi izan dituzte; baina borrokan jarraitu dute alardeetan
Diana Urreak, Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkideak, Gasteizko Legebiltzarrean aho batez koalizioaren bi ekimen onartu ondoren. “Nahi dugu akordio hau beste maila instituzionaletara eta sozialetara ere hedatzea, hala nola, alardeak kudeatzen dituzten erakundeetara heltzea. Garrantzia eman nahi diogu gaur hemen lortutako adostasunari, maila parlamentario eta politikoan bultzada garrantzitsua eta esanguratsua direlako alarde parekideentzat”, esan du legebiltzarkidea.
Ander Rodriguez: Begira ezazu behera, esaten zaio jendeari. Ez begiratu gora; beheko horiek dira zuen arazoen motiboa
Laguntzak ustez eragindako «eragozpenen» inguruko kritikei ere erantzun nahi die diputatu ohiak. «Izan ere, laguntza horren helburua oso oinarrizkoa da, diru pobreziari aurre egitea: jendeak jatea, kito. Bibliak esaten duen horixe; gose denari jaten ematea, besterik ez», oroitarazi du. Eta laguntza hori Gipuzkoan bakarrik ematen delako herrialdea «uharte» bat dela esatea ere ez da bidezkoa Rodriguezentzat. «Mendekotasunerako laguntzei begira ere, horien interpretazio eta prozeduretan uharte bat da Gipuzkoa. Horregatik zer egingo dituzte, kendu? Kontra egin? Ez, jakina. Astakeria bat litzateke…».
Partikularitatea, singularitatea, unibertsaltasuna
Horregatik, entzuten badugu “Presoen Arazoa ez da nere arazoa, presoena esker abertzaleko arazoa da”, geure bizitza geure eskutan hartzeko erabakiari uko egitea da. Presoen egoera neri zuzen edo zeharka ukitzen banau edo, hori konstatazio bat da. Presoen aldeko ahaleginetan parte hartzea Espainiako Demokrazia honen duintasun-eza, Torturarekin agerian dagoena, salatzea da, hau da, geure bizitzarako sistema politiko dezente baten alde ahalegintzea.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5470/partikularitatea-singularitatea-unibertsaltasuna
Hector Prieto: Chek zioen esaldi bat dut gustuko, bizitza honetan aire-ahokada bakoitzeko egin behar da borrokan
Iazko ekainetik da zinegotzi Prieto: "Aitak, gaztetan, sindikatuen inguruan jardun zuen eta horren eraginez edo nik beti izan dut kontzientzia soziala. Zinegotzi izan zen Tomas Fernandezek proposatu zidan 2011n Bilduren zerrendan joateko eta baietza ematearekin batera Alternatiban afiliatu nintzen". Gizarte Zerbitzuak beste aldetik ezagutzen ditu eta esperientzia hori eroan gura izan du udaletxera: "Etxerik etxeko laguntza hobetu gurako nuke batez ere; erabiltzaileen eta laguntzaileen egoera. Ondo ordaindu gabeko lana dela kontura gaitezen gurako nuke, batez ere emakumeek egindakoa", dio eta gaineratu du: "Borondate politikoa behar da etxerik etxeko zerbitzua egoitzen alternatibatzat hartzeko".
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5465/ordenagailua-ezinbesteko-lagun
Indarkeria martxistei nola aurre egin aztertzeko jardunaldi feministak Donostian
'Indarkeria matxistari aurre egiteko politika publikoak: egoera eta etorkizuna' izenburuko jardunaldiak egingo dituzte hurrengo maiatzaren 21ean, Donostiako Iratzar aretoan, EH Bilduk antolatuta. Hainbat izen esanguratsuk parte hartuko du jardunaldiotan, besteak beste, Maria Naredo abokatua eta ikerlariak, Marixe Noya Oreka Sareako kideak, Leticia Sanchez Moi Tamaia Vivir sin violencia elkarteko kidea. Jardunaldien helburua da indarrean dagoen legedia, eskaintzen diren zerbitzuak eta biktimarekiko zor zaien memoria eta erreparaziorako eskubidea aztertzea, eta hori guztia ikuspegi kritiko eta feminista batetik egitea.
Kongresu eta Senaturako zerrenda proposamenak bidali ditugu herrietara
Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako zerrenda proposamenak igorri ditu EH Bilduk herrietara, tokian tokiko batzarretan oinarriek onar ditzaten. Aldez aurretik, EH Bilduk prozesu bat abiatu zuen. Lehendabizi, oinarriek izenak proposatzeko aukera izan zuten. Zuzendaritzek, izen horiek kontuan izanda, zerrenda proposamena egin dute. Hain justu, atxikita bidaltzen dizuegun zerrendak dira herrietara bidalitakoak. Orain, EH Bilduko oinarriei dagokie zerrenda horiek berrestea.