Matute: Batzuek proposatzen dituzten txandakatze antzuen aldean, EH Bildu aldaketaren bermea da
Asteburu honetan, argi ikus daiteke aldaketa politikoaren beharra oso bizirik dagoela gure kaleetan. Izan ere, aldaketaren motor diren herritarrak, kalean izan dira atzo eta gaur: Prekarietatearen aurka Bilbon; burujabetza urratu nahi duten akordioen aurka Iruñean; edo osasuna kaltetzera datorren errausketaren kontra Donostian. Euskal Herrian baditugu gehiengoak osatzeko indarra eta gogoa, eta argi esan nahi dugu batzuek proposatzen dituzten txandakatze antzuen aldean: EH Bildu aldaketaren bermea da. Eta guk ordezkatzen dugun benetako aldaketa, orain eta hemen hasten da.
Ortuzar, abertzaletasunaren Adama
Abertzalea izanda TTIPren alde egoterik al dago, edozein herriarentzat burujabetzari uko egitea esan nahi duenean? Bai. Horixe da Urkulluren jarrera. Beraz, Ortuzar jauna, ez omen dago kontraesanik abertzale izanda gerrak, zapalkuntzak, austeritatea, NATO eta bestelakoak babestearekin. Hala, abertzale eta kapitalista, eskuindar, militarista zein zapaltzaile izatea zilegi denean, zergatik ez da posible izango abertzalea eta ezkertiarra izatea?
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5530/ortuzar-adan-del-abertzalismo
Josu Estarrona Alternatibako kideak beteko du Legebiltzarrean Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz hutsik geratu den kargua
Josu Estarrona Elizondok (Gasteiz, 1981) beteko du Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz EH Bildu legebiltzar-taldean hutsik geratu den kargua. Arraizek legebiltzarkide izateari utzi egin zion pasa den astean eta Estarrona izango da haren ordez sartuko dena. Estarrona Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kidea da, eta koalizioaren egitura politikoan zein Gasteizko legebiltzar-taldean eta jardun du orain arte.
Fatuarte: Aburto eta Rementeria bezeroei iruzur egiten dien multinazional baten doinura eragiten diete pedalei
Einstenek berak, energia nuklearra garatzeko funtzezkoa izan zela, ohartarzi egin zuen gizateriak "gizateriari zailtasun lazgarriak eragin" izan dizkiola, "bere buruaren suntsipen masiboa eragin dezaketen bitartekoak" sortzeraino. Tamalez, desarrollismoak mugarik gabe ekoiztu eta eraikitzera garamatza, etengabeko kontsumoa sistameren ardatza bilakatzeko asmoz.
Emancipatiba: XXI. mendeko sozialismoa. Beñat Irasuegi eta Gorka Julio
Emancipatiba Alternatibaren formakuntza politikorako eskolaren azken saioan, XXI. Sozialismoa: Teknologia, Kooperatibismoa eta Komunismo banatua titulupean, joan den maiatzaren 20an egin genuen gure Donostiako egoitzan. Sozialismoen bigarren atal honetarako (aurrenekoa Gorka Etxebarria Dueñasekin egin genuen) Beñat Irasuegi eta Gorka Julio hizlari izan genituen. Hona hemen saioak emandakoa bideoan.