Josu Estarrona Elizondok (Gasteiz, 1981) beteko du Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz EH Bildu legebiltzar-taldean hutsik geratu den kargua. Arraizek legebiltzarkide izateari utzi egin zion pasa den astean eta Estarrona izango da haren ordez sartuko dena.
Estarrona Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kidea da, eta koalizioaren egitura politikoan zein Gasteizko legebiltzar-taldean eta jardun du orain arte. Musikologian lizentziatua, legebiltzarkide berriak goi mailako titulazioa du zeharkako txirula espezialitatean eta Altsasuko Musika eta Dantza Patronatuko zuzendaria izan da. Halaber, Eusko Ikasketen espezialitatean graduondokoa du, giza, gizarte eta natur zientzietan.