Matute: Egoera kontrakoa denean, gure bertuterik onena jendearekin konektatzeko gaitasuna da
Bilboko Radio Popular-Herri Irratiko kazetari Koldo Campok Oskar Matute Euskal Herria Bilduren E26ko hauteskundeetarako kongresurako zerrendaburuarekin eginiko elkarrizketa. Kanpaina, euskal egoera politikoa eta gobernua eratzeko aukerak izango dira hizpide, besteak beste.
Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna
Ekainaren 26an bozkatu beharra dugu berriz. Baina kontua da epe horretan asko direla herriko jaietan murgilduta ibiliko direnak. Horrexegatik, gogoratu baduzula aukera posta bidez bozkatzeko. Erraza eta doakoa da. Ondorengo bideoetan baduzu motiboen berri, eta argibideak ere bai.
http://alternatiba.net/idazlanak/5559/ez-utzi-biharko-gaur-egin-dezakezuna
Mohamed Abdelaziz heriotzaren aurrean gure dolumina
Mohamed Abdelaziz, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakari eta Fronte Polisarioko Idazkari nagusiak 1968an ekin zion bere herriaren askatasunaren aldeko borrokari eta 1973 Fronte Polisarioko sortzean parte hartu zuen. 1978tik Fronteko Idazkari Nagusia izan da eta Saharako herriaren eskubideen eta Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka eredugarriaren adierazle nagusi izan dugu. Bere herriaren eskubideen aldeko borrokalari nekaezinak utzi gaituen egunean gure doluminak adierazi nahi dizkiogu Saharako herriari eta Fronte Polisario osoari.
http://alternatiba.net/idazlanak/5557/mohamed-abdelaziz-heriotzaren-aurrean-gure-dolumina
Oskar Matutek Gasteizko legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza TTIPren kontra egin dezaten saiatzen da
Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek denbora luzea darama TTIPren aurka lanean. Gasteizko ganberan zein batzorde desberdinetan izan dituen azken hitzartzeak itun horren inguruan izan dira. Horietan saiatu egin da Eusko Legebiltzarra TTIPren kontra agertzea, besteak beste, ugariak direlako akordio honek dakartzan arriskuak. Euskal erakunde publikoek duten informazioa urriaz ere ohartarzi du.
Elkarrizketa Joxe Iriarte Bikilari Kamaradak eleberriaren harira
"Kamaradak" liburua argitaratu du Txalaparta argitaletxeak. Joxe Iriarte Bikila egilea, eta Alternatibako kidea, Bizkaia Irratian izan da eleberrairen nondik-norakoak azaltzeko. Esteka honetan entzun edota deskargatu daiteke.
Jon Albizu: Ustezko delitu larrien aurrean, Gipuzkoako Foru Gobernuak izan duen jarrera iluna onartezina da
Jon Albizu Alternatibako kide eta EH Bildu Gipuzkoako batzarkidearen esanetan, egoera oso larria eta kezkagarria da, Fiskaltzak salaketa jarri du epailearen aurrean eta sei delituren zantzu aipatu ditu: prebarikatzea, diru publikoa oker erabiltzea, agiriak faltsutzea, iruzur egitea, eroskerian aritzea eta ordainarazpen ilegalak egitea. Gainera, zazpi milioiko gainkostua daramate Pasaiako portuko lonjako obrek, aurrekontuan zehaztutako gastua baino %46 handiagoa.