Bertan behera utzi ditugu gaurko kanpainako ekitaldiak, Gasteizko hilketa matxistagatik
Emakume bat erail, txikitu eta hondakinen moduan botatzea ez da gertaera isolatu edo salbuespeneko gisa ulertu. Indarkeria matxista patriarkatuaren DNAan dagoen indarkeria mota da, egiturazkoa, eta sistemak funtzionatzeko ezinbestekoa duen tresna; indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko botere-harremanak mantentzeko baliabide indartsua da.
Mugak Ireki | Open the borders
Europan ez dago errefuxiatuen krisirik: izatekotan borondate krisi bat dago. Mugak ireki beharrean, mugak itxi dituzte; errefuxiatuak Turkia eta Marokoren esku uzten dira, migrariak Mediterraneoan hiltzera kondenatzen dituzte. Dokumental honetan bidaia bat proposatzen dizuegu: Melilla, Lampedusa edo Lesbosera; Calais, Balkanak edo Turkiara. Bidaia Josu Juaristi, Diana Urrea, Miren Larrion eta Jon Iñarriturekin egingo dugu. Mugetan hasi, Europaren bihotzeraino joan eta Baigorrin bukatu dugu, Antton Curutcharryk bertako harrera esperientziaren berri ematen digularik. Beste Europa bat posible da, "imaginatu ni naizela" pentsatzen eraikitzen den Europa. Mugak ireki.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5623/mugak-ireki-open-borders
Beste kanpaina #IrriEgin
Hauteskunde kanpaina kartel, iragarki eta leloetatik harago doa. Zeruak abordatzea zaila dirudienez, momentuz konformatuko gara sare sozialak abordatzearekin. Irri batekin, noski, irribarrerik gabeko iraultzarik ez dugulako nahi. Hauek dira egunotan sareratu ditugun edukietako batzuk.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5619/la-otra-campa%C3%B1a-sonreid
Oskar Matute: EH Billduk errotutako proiektua da, ez da Podemos bezala laborategian sortutakoa
Askok diote nire perfila dela edo ez dela naizela hautagai, baina esango du nire ibilbidea jarraitu duelako. Eta ibilbide hori Podemos sortu baino lehenagokoa bada, zein da orduan kopia eta zein originala? Gainera, EH Bildun bide okerretik egin dugu inoiz, baina sekulan ez dugu aurkaria konfunditu, gure arerioak erregimena errotu duten alderdiak dira, herri gisa eskubideak ukatzen eta gure duintasuna zapaltzen dituena.
Ertzaintzaren (edo polizien) deserrotzeaz
Jarrai dezagun Ertzaintzak urte horietan izandako deserrotze, ikusezin eta gainerako arazoekin. Bistan da, tamalez hori dena gertatua dela, baina nago ere, dena ez dela ETAren eta bere “aldeko”en erantzukizuna. Ertzaintzak bere jarduerarekin badu bere ardura –zer esanik ez beste bi polizia motak– deserrotze eta gizarteratzeko arazoekin. Duela pare bat urte Kukutzaren gatazkaren inguruan orriotan gogor salatu nuen Ertzaintzaren jarduera.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5611/ertzaintzaren-edo-polizien-deserrotzeaz
Matute: Iglesias maila interesgarria duen politikoa da, baina gure herria ordezkatzeko gu gara onenak
Diariocritico.com agerikari digitalean elkarrizketa zorrotza egin diote Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren Bizkaiko zerrendaburu Oskar Matuteri. Hauteskundeen inguruan, koalizioaren gainean eta Arnaldo Otegiri buruz galdetu diote, besteak beste, gure ordezkariari.
Eztabaida serioa metroaren gainean
Donostiak bazuen aurretik Bizkaiko hiriburuak baino hiri mailako trenbide sare zabalagoa, baina metroaren ezaugarri nagusia zuen faltan, lur azpikoa izatea? Ez: metro zerbitzuen ezaugarri benetan erakargarria maiztasuna da, normalean 10 minututik beherakoak.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5625/un-debate-real-sobre-la-pasante-de-metro