Alternatibak Kolonbiako herritarrak zoriondu ditu Habanan lortutako akordio historikoarengatik
Habanan Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek eta FARC-EPk lortutako bake akordioaren aurrean, Alternatibak Kolonbiako herritarrak zoriondu nahi ditu, lau urteko negoziazio gogorrek etekina izan baitute. Bi aldeen arteko konpromisoari esker, azkenean garatu egin dituzte negoziazioaren hasieran ezarritako bost puntuak: Nekazal erreforma, parte-hartze politikoa, bi aldeen su eten zein armagabetzea, drogen kontrola eta biktimak.
Aitor Miguel: Europak bazuen elkartasuna eta justiziaren alde egiteko aukera, baina mugak ixtea erabaki du
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Gasteizko zinegotzi Aitor Migueli SER irratian eginiko elkarrizketa, Greziarako Euskal Herriko karabana solidarioan parte hartu ondoren eta Zaporeak proiektuaren baitan lanean ari zela, bere lekukotzaren berri emateko.
Oskar Matute: Ez dugu B planik Otegiri hautagaia izatea eragotziz gero
Vozpopuli agerkari digitalean Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Madrilgo diputatu Oskar Matuteri eginiko elkarrizketa, besteak beste Arnaldo Otegiren hautagaitzaren edota Espainiako hauteskundeak hirugarrenez errepikatzeko aukeraz.
Jainkoa eta erantzukizun sozial korporatiboa
Erantzukizun sozial korporatiboa titulu luzeagoa dauka edukiak baino, eta hutsaren parekoa da gehienetan, baina batez ere definizio hipokrita bat baino ez da, kontzeptu berean uztartu nahi dituelako ardura eta izaera korporatiboa. Ez dut ezagutzen koporazio bakarra inoiz erantzukizuna agertu duenik, ez bada hamarkada batzuetan atzera eginda eta Bayer bezalako enpresa bati begiratuta. Baina hauek III. Reich-arekin izandako harremanarengatik bere aurpegia zuritu eta salmentak handitzeko baino ez zuen egin.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5699/dios-y-la-responsabilidad-social-corporativa
Herritarrek bere lehendakaria, nahi dutena, aukeratzeko eskubidea duten ez edo ez eztabaidatzen ari gara
Herritarren beraien lehendakaria nor izatea nahi duten erabakitzeko eskubidearen aurka doan erabakia dela adierazi dute Oihane Zabaleta eta Oskar Matute Alternatibako kide eta koalizioko diputatuak. Ezbaian dagoena ez da Arnaldo Otegi bai edo ez, ez da EH Bildu bai edo ez, ezbaian dagoena demokrazia bera dela agertu dute. “Herritarrek bere lehendakaria, nahi dutena, aukeratzeko eskubidea duten ez edo ez eztabaidatzen ari gara”.
Fatuarte: Aburtok azaldu beharko du zergatik nahiago zuen zezen plazan egon, herritarrak erasoen kontra kalean ziren bitartean
Bilboko Konpartsak eta herritarrak zoriondu nahi ditugu emandako erantzun azkarragatik. Batez ere Bilboko mugimendu feminista. Lehen egunetik gai izan dira erasoen aurrean autodefentsa feministaren garrantzia erakusteko, emakume brigadak, manifestazioak eta ostiral gauean jaietan ordu beteko geldialdia antolatzeko. Izan ere, jaietan, urte guztian gertatzen den bezala, gizartean instalatutako matxismoa ageri da. Emakumeen kontrako erasoen bitartez bere aurpegi latzena erakusten digun indarkeria, alegia.