Arabako larrialdiak, ez egokiak, ez nahikoak
Darpon Osasun sailburuak berriki esan du komunikabideetan Arabako anbulantzien larrialdi zerbitzuak nahikoak direla eta kritikatu egin du adingabeko baten heriotza erabili izana. Alternatibatik, irmo salatzen dugu Darponen jokabidea, gezurretan aritu eta tranpak egiteagatik larrialde zerbitzuak dituen gabeziak estali nahian. Herritarrei oso gai serio batean iruzur egiteari larria deritzogu eta, horregatik, erabilitako trukoak azaleraztea erabaki dugu lerro hauetan.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5754/emergencias-de-araba-ni-adecuadas-ni-suficientes
Marokok Mendebaldeko Saharan egin dituen azken eraso militarren aurrean Espainiako gobernuaren isiltasuna kritikatu dugu
Joan den abuztuaren 11an indar militar marokoarrek Mendebaldeko Sahararen hego mendebaldeko La Güera herria inbaditu zuten. EH Bilduko diputatuaren arabera, “1991tik izan den gertakari larriena da hau”. Matutek gogor kritikatu du Espainiako gobernuaren “isiltasuna”. Izan ere, duela 40 urte Marokok, Fronte Polisarioak eta Nazio Batuen Erakundeak sinaturiko akordio militarrak urratu ditu Rabateko gobernuak.
Matute: Beti izan naiz autodeterminazioa babesten duten ezkerreko sektoreetako kide
Izquierda Unidak Ibarretxe Plana Espainiako kongresuan tramitera onartzearen kontra ere bozkatu zuenean, jabetzen hasi nintzen gai honen inguruan kontrajarriak diren bi logika identitario daudela, euskalduna eta espainiarra. Soberan dago esatea haietako lehenengoaren parte ikuste dudala nire burua, eta ez ikuspegi baztertzaile edo dogmatiko batetik. Bigarrena, berriz, inposatutako marko gisa bizitzen dut, nire herriaren beharretatik at dagoela.
Antuan, beti gogoan
Joan den irailaren 26an Antonio Campon Andrada, Antuan, Alternatibako Bilboko asanbladako militantea hil zitzaigun. Industria garaian langile borrokaren ikur bilakatu zen Euskaldunan aritu zen lanean. Eraldatze industrialaren ondorioz eman ziren borroka handien aurretik ere, Antuan EMK Euskadiko Mugimendu Komunistatik oso hurbil egon zen, Peseto, Pelos eta bestelako kideekin Arangoitiko taldea osatzen zuen.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5752/antuan-beti-gogoan
Egia mingarri egiten zaienean
Errealiteatea oso kezkagarria delako: Emakunderen arabera, EAEko gizon eta emakueen arteko soldata tartea, urtero 7.000€koa da, lanaldi partzialeko lanaren %85,3 emakumeek egina da, benetako pobrezian erortzeko arriskuan dauden personen artean %82 emakumeak dira, etab. Zerrenda gordin eta gogor bezain amaigabea da.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5730/cuando-les-duele-o%C3%ADr-la-verdad
Matute: Rajoyk bere benetako proiektua agertu du berriz, 78ko erregimena sostengatu eta finkatzea
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren Madrilgo kongresuko diputatu Oskar Matuteren bideoa, Mariano Rajoyren Inbestidura saioaren inguruko hausnarketa (gazteleraz) egiten, presidente gaiaren diskurtsoa ere kritikatuz.
EH Bilduren gobernu programa 2016-2020 legegintzaldirako
Euskal Herria Bilduren gobernu programa irailaren 25eko hauteskundeetarako eta 2016-2020 legegintzaldirako. Haren laburpena irakurri daiteke, baita deskargatu ere, edo atalez atal aztertu. Zabaldu ahalik eta gehiagorengana.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/5772/eh-bilduren-gobernu-programa-2016-2020-legegintzaldirako