Oskar Matute: Biziraupen kontua da Euskal Herriaren burujabetza
Greba orokorrak ikusi ditugu, zapalkuntza kaleetan; begiak ateratzen dituzten eta erail ere egiten duten gomazko pilotak, Iñigo Cabacasen familiari esan diezaiotela. Murrizketak ere ikusi ditugu, osasungintzan eta hezkuntzan beti, guztiona den eremuetan beti. Banka erreskatatu egin dute, gure diruarekin, ondorio lazgarri batzuekin, izan ere, horri ezker aberatsek badakite dirua arriskurik gabe jokatu dezaketela, irabaziak lortuz gero haientzat direlako eta, aldiz, galerak izanez gero guretzat direlako.
Aitor Miguel: Desajabetzea ez da penagarria, giza hondamendia baizik eta, batez ere, porrot politiko bat
Zentzugabekeria honetan, alkate eta lehendakariek ezin dute erantzun prozedura burokratikoak tartean ezinezkoa izan dela beste ezer egitea. Ez da penagarria, baizik eta giza hondamena eta, batez ere, porrot politikoa: ezin bermatu etxebizitza bat 10.000 etxe huts daudenean. Porrot politikoa da, halaber, alkate batek txirotasuna kriminalizatzea erantzukizunak onartu beharrean. Arazoa ez baita Anastasiak ez ordaintzea. Arazoa da herri honetan Anastasia bezalako jendea txirotasunera kondenatuta dagoela eta, ondorioz, ezin dutela ordaindu.
Irantzu Varela: Eraiki behar ditugun erakundeetan ez da feminismoarengatik borrokatu beharko, benetan sinestu egingo delako
Alternatibako kide eta militante feminista Irantzu Varelak EH Bilduk Laudion antolatutako kanpaina ekitaldi feministan hartu du parte. Politika feministak eta emakume feministak jarduera politikoaren lehen lerroan jartzearen garrantziaz hitz egin du besteak beste. #EginHerriFeminista
Ez da koherentea Mariano Rajoyk Kolonbiako Bake Akordioa ospatzera joatea
Koalizio subiranistak Espainiako Gobernuko presidenteari zuzendutako gutun bat erregistratu du Diputatuen Kongresuan. Gutunean, Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak, Marian Beitialarrangoitiaren batera, irailaren 26an Kolonbiako Bake Akordioa sinatzeko ekitaldira ez joateko eskatzen diote Mariano Rajoyri. EH Bilduren ustez, Mariano Rajoyren gobernuak Euskal Herriko prozesu politikoaren nahiz Saharako gatazkaren aurrean daukan jarrera “ez da koherentea Kolonbiako Bake Akordioa ospatzearekin”.
Zein da atzerritarren parte-hartze politikoa? elkarrizketa Diana Urreari Info7n
Atzerritik etorririko euskal herritarren partehartze politikoaz eta boto eskubideaz solasaldia Alternatibako kide eta EH Bilduko Bizkaiko zerrendakide Diana Urrearekin. Gero eta nabariagoak dira atzerritik etorririko herritaren bozka bilatzen duten hauteskunde kanpaina adierazpen eta estrategiak. Baina ezer gutxi dakigu atzerritik etorritako euskal herritarren boto eskubidearen inguruan. Entzun Info7n.
I25eko hauteskundeen inguruko eztabaida Euskadi Irratian: Gizarte gaiak, Ander Rodriguezekin
Alternatiba eta EH Bilduko kide Ander Rodriguez, PSEko Eneko Andueza, PPko Laura Garro eta Elkarrekin Posemoseko Lander Martinez Euskadi Irratiko hauteskunde eztabaidan. Irailaren 25eko hauteskundeen inguruan egindako eztabaidan, gizarte gaiei buruzko proposamenak aztergai izan dituzte.
Orain hasiko da nire guardia
Bitartean, Espainiako Erresuman, presidentea zein izango denaren ikuskizunak aurrera darrai, Borboidarraren Eskua zein izango den alegia. Rajoy Lannister-ek ez du bere besaulkia laga nahi, eta Pedro Tyrell-ek ez du erabaki nora jo. Iglesias, herensugeen aita, gertaeren zain dago bere lokartzetik suspertzeko, baina zaila dauka Desembarco-n ezer egiteko. Txarrena Ribera Bolton da, kapitalismoaren jaun handien morroia.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5769/ahora-empieza-mi-guardia