EAJk eta PSOEk ontzat eman dute gaurko Osoko Bilkuran Guggenheim-ek hezitzaileak kaleratzeko hartutako erabakia. Hau da, ontzat eman dute 18 langile kaleratzea eta 6 lanpostu deuseztatzea. Aipatutako hiru alderdiek argi utzi dute Udalbatzarrean langileen kontrako euren jarrera EH Bilduk, Udalberrik eta Goazenek batera gai honen inguruan aurkeztutako mozioaren aurrean. Hona hemen Alba Fatuarte Alternatibako kide eta koalizioaren Bilboko zinegotziaren hitzartzearen zati bat:
Despedir a las trabajadoras del @GuggenPrecario es una decisión política del PNV que no quiere claudicar como en el Bellas Artes @Albafatu pic.twitter.com/ctqveaoLWm
— Alternatiba Bizkaia (@AlternatibaBiz) 30 de septiembre de 2016
Hau izan da EAJk, PSOEk eta PPk atzera bota duten mozioa:
Bilboko Udaleko Udalbatzarrak Guggenheim Bilbao Museoko hezkuntza departamentuko zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak diren lanpostuak mantentzearen alde egiten du. Halaber, museoak langileak zuzenean kontratatuz gero, lanpoltsa publikoen bidez izatea eskatzen du, Museoko zuzendaritza organoetan parte hartzen duten Administrazioetan langileak kontratatzeko kontuan izaten diren irizpide eta berme berdinekin.
Bilboko Udalbatzarrak uko egiten dio Guggenhiem Bilbao Museoak hartutako erabakiari. Alegia, euren eskubideak defendatzen dituzten langileak langabe uztea, 18 lanpostu suntsitu nahi izatea eta kontrataziorako kontrol publikorik gabeko lanpoltsa bat erabiltzea, orai arte zerbitzua eman duten pertsonei itxia dagoena eta lan-kategoria ezberdin baten hautaketa prozesu batetik sortua.
Helburu horrekin, Udalbatzarrak Alkateari eskatzen dio Guggenheim Museoko dagozkion organoetan ondorengoa defendatzea:
- Orain arte Manpower enpresak eskaini dituen hezkuntza zerbitzu guztiak bere horretan mantentzea.
- Museoak langileak zuzenean kontratatzea erabakiz gero, egun Museoko Hezkuntza Departamentuan zerbitzuak eskaintzen dituzten langile guztien subrogazioa ziurtatzea, gutxienez egun betetzen duten lanaldiak mantenduz eta langileek egindako eskakizunak kontuan izanez, bisitak prestatzeko behar dituzten orduak lan deboratzat aitortuz.
- Zerbitzu hauek eskaintzeko, kontratazio berri bat lizitatzea aukeratuz gero, egungo lanpostu guztiak mantentzea eta plantillak eskatutako hobekuntzak bermatuko dituen baldintzen plegu baten bitartez izatea.
- Lan-poltsak lan kategorien arabera osatzea, publizitate, berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioen araberakoak, Bilboko Udalean, bizkaiko Foru Aldunndian edota Eusko Jaurlaritzako lan poltsak osatzen diren bezalako gardentasun publikoan oinarritutako berme eta prozedura beretsuekin, eta hiru instituzietako teknikariek parte hartuko duten hautaketa epaimahai baten bidez.
Kontratatzerakoan, kategoria horretarako zehazki osatuak ez diren lan poltsak ez erabiltzea.