Luis Salgado: “EBko Auzitegiak, Auzitegi Gorenak eta Euskadiko Auzitegi Nagusiak eman duten epaiek EH Bilduk salatu dituen enplegu publikoaren prekarizazioa eta erakunde publikoen praktika txarrekin bat gin dute”
EH Bildu Arabak azken sententziek izango duten eragina zehaztu dezan eskatu dio Foru Aldundiari. Izan ere, Europar Batasuneko Auzitegiak aldiriko kontratua edo bitarteko kontratu dutenek behin betiko kontratua dutenek eskubide berdinak dituztela ebatzi dute. Horren ondorioz, lan egindako urte bakoitzagatik 20 egun kobratu behar dituztela zehazten da. Sententzia hori Auzitegi Gorenak zein EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi dute.
Erabaki honek azken urtean aldi baterako kontratuak izan dituztenei eragin zuzena izango die. Horregatik. EH Bildu Arabak galdera zehatza egin dio Foru Aldundiari zein Ongizateko Foru Institutuari jakiteko zenbat langilek amaitu dute euren kontratua azken urte honetan, zenbateko kalte-ordaina eman zaie, sententzia berrien ondorioz erreklamazioa aurkezteko aukerarik duten eta, batez ere, zenbateko kostua izango duen honek foru aurrekontuetan. Salaketa jarri aurretik eta salaketa hau saihesteko asmoz langile horiekin harremanetan jartzeko asmorik ote duen ere galdetu du EH Bildu Arabak.
Bestalde, EH Bildu Arabak datorren Enplegu Publikoaren Eskaintzan ere eragina izango duela gogoratu du. Izan ere, bitarteko kontratua dutenek eta kargua utzi behar dutenek ere kalte-ordaina kobratzeko eskubidea dute. “Sententzia hauek guztiek EH Bilduk salatu dituen enplegu publikoaren prekarizazioa eta erakunde publikoen praktika txarrekin bat gin dute”, esan du Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkideak, Luis Salgadok.