Alternatibaren Batzar Nazionala eta «Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti» dokumentalaren emanaldia
Larunbat honetan, azaroak 5, Alternatibak bere Batzar Nazionala ospatuko du, besteak beste, Koordinakunde Nazional berria izendatu eta EAEko hauteskundeen emaitzak eta horien osteko egoera politikoaren inguruko eztabaida egingo da, hala nola, euskal ezker subiranistaren eraldatzea ahalbidetzeko hausnarketa sakona ere burutuko dugu. Azkenik, eta TTIParen kontra deitutako mobilizazioak babestu aurretik, "Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti" dokumentala eskainiko dugu, Euskal Herriko militante ezkertiarraren bizitzan oinarritutakoa.
Alternatibak Bergako alkatearen atxiloketa salatu eta bere elkartasuna bidali die Katalunia aske eta justuagoa eraikitzeko borrokan ari direnei
Alternatibak Bergako alkate Montse Venturosen atxiloketa salatu du, eta gainbeheran dagoen erregimenaren izenean prestatutako jazarpen politikoa delako. Aldi berean, udal agintariaren jokaeraren tinkotasuna, erabakitasuna eta koherentzia txalotu ditu, subiranotasun osoaren bidean bakeari helduta lan egiten duen herri baten eskubideak zapaldu nahi dituen eskakizun judizial inkisitorialak desobeditu dituelako.
Matute: «PP-PSOE-Ciudadanos-ek garrantzi eza duten lekuetan bakarrik da posible aldaketa: Euskal Herria eta Kalalunia»
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren diputatu Oskar Matuteren partehartzea MAriano Rajoyren inbestiduraren osoko bilkuran, bere alderdiaren azken 137 urteetako historia saldu duela PSOEri leporatzeko.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan 16/10/02
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Besteak beste, Mozal Legearen bitartez ezarritako izunak, Foronda aireportuaren inguruko eztabaida, Podemos-Madril Espinar karguaren pisuaren salmenta, Sanchezen kontrako El Paisen editoriala izan zituzten hizpide.
Europa, lotsaren aterpe
Nire belaunaldian, gerra bizi ez badugu ere, zorigaitza eta ezbeharra ezagutu izan dugu gure agure eta atsoen bitartez. Ondo gogoratzen dut nire amamak lehien zeuden bi bando desberdinetan hil ziren bere bi anaien historia kontatzen zuenean, edota maitatutako asko erbesteratu behar izan zirenen oroitzapenak ere. Zorionez azken hauek ongi etorriak izan ziren joandako herrialdeetan. Eta istorio horiek gogora ekarriz, garapenezko Europa honekin lotsa gorria sentitzen dut. Mende bat beranduago, proiektu erraldoiak egiteko baliabide infinitu dituen Europa, baina gerratik ihesi dabilen eskubideak bermatzeko aldiz ez.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5921/europa-refugio-de-la-verg%C3%BCenza
Matute Segurtasun Nuklearreko kontseiluko presidenteari: Ziurtatu dezakezu Garoña zabalik mantentzeak ez dakarrela arriskurik herritarrentzat?
Ondo legoke, presidente jauna, Garoñako zentral nuklearraren bitarteko teknikoak aipatzearekin batera -zuk egin bezalaxe-, adibidez, itxieraren momentuan Espainiako sare elektrikoari egiten zion ekarpen txikiaz ere aritzea, guztiz alderagarria. Ondo legoke ere, bere ezaugarri teknikoekin batera, 2006. urtean Estatu Espainoleko zentral nuklear zahar eta zaharkituena bihurtu ez ezik, Fukushimaren garai, diseinu eta eraikitze material berdinekoa dela ere aipatzea.