Alternatibak zuzendaritza talde berria aukeratu du hurrengo 3 urtetarako
Alternatibak bere Batzar Nazionala egingo du Bilbon, hauteskundeen osteko testuinguru politikoa zein ezker subiranistaren etorkizunaren inguruko irakurketak eztabaidatu ez ezik, bere Koordinakunde Nazionala (zuzendaritza taldea) berritzeko. Aho batez (%96ak alde bozkatu du eta %4a abstenitu egin da) onartu da aurkeztutako taldea. Koordinakundea eguneko erabakiak hartzeko ardura dauka, etae Batzarrak onartutako estretegia martxan jarri.
Kolonbiako gaurkotasun politikoaren inguruko doku-foruma antolatu dugu Gasteizen
Hurrengo azaroaren 15ean, Alternatiba bere 'Doku-forum' zikloaren barnean emanaldi berria egingo du 'Kolonbia, ezezkoaren ostean zer?' lemapean Gasteizen. TV CONTRAVÍA Kolonbiako giza eskubideen kulturaren aldeko telebista alternatiboak ekoiztutako 'La hora de la paz' dokumentalaren proiekzioarekin hasiera emango diote saioari. Dokumentalak gatazka armatuaren gaurkotasuna jaso ez ezik, ondorengo eztabaidaren abiapuntu izango da, non parte-hartzaileek Kolonbiako egungo egoera politikoaren inguruko ikuspuntuak eta gogoetak partekatu ahal izango dituzten.
Fatuarte: «Erronka gehiago ditugu lorpenak baino, baina azken hauek dira ibilbide berean aurrera egiteko indarrak ematen dizkigutenak»
Apustu hau 2011n gorpuztu zen, Euskal Herria Bildu koalizioa sortu zenean. Horretan jarri genituen gure indarrak, herri honetako eskubide sozial eta politikoetan sakontzeko. Eta gaur, 5 urte beranduago, euskal ezkerraren erreferente izaten jarraitzen du, hauteskundeen emaitzek berretsi duten bezala. Edonola ere, badakigu erronka handia dugula aurretik. Izan ere, proiektu honen bidez herritar gehiagorengana heldu behar gara. EH Bildu etorkizun sinesgarri bat eskaintzeko gai izan behar da; pertsonen duintasuna, berdintasun efektiboa eta gizarte eskubideak politikaren ardatz izango dituena, eta erabakitzeko eskubidearen bidez martxan jarriko dituena, herritarren boteretzeaz gainera.
Urrea PSOEren krisiaz, memoriaren egunaz, AEBetako hauteskundeaz eta EAEko akordioez ETB2n
Alternatiko kide eta Euskal Herria Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko 16/11/8ko "En Jake" saioaren eztabaida politikoan eginiko hitzartzeen laburpena, besteak beste, PSOEren krisia, memoriaren eguna, AEBetako hauteskunde, EAEko akordioen edota Irastorza atxiloketaren inguruan.
Korrikalariak
Jakin badakigu nolakoa den Behobia, bestelakoa ezin izan baina hobe, hobetu daiteke. Hartu ala utzi. Eta berriz ere hartzea erabaki nuen, oraingoan dortsala barne. Azken urteotan nire bizkarrean hartu ditut Sahara, Egunkaria, Katalunia edo presoen aldeko eta AHTaren edo errauskailuaren kontrako irudiak. Aurten Gure Esku Dago-ren zapia jantziko dut, egun batzuk lehenago Pasaiko Badia inguratzeko ere jantzi genuena.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5940/korrikalariak
Nire patroi gaixoa
Baina 'Patroi Jaunak' gogoratu beharko zenukete 'gutxiago ordaintzeko' 80ko hamarkadan zuek diseinatutako zerga-sistema dela. Eta horixe bera da zuen amorrualdien atzean ezkutatzen dena; gutxiago ordaintzearekin ez zarete jada konformatzen, orain zuzenean ez zenukete ezer ordaindu beharko, ez zerga, ez soldata ez beste ezer. Eta jakin badakit, orokortzea gaizki dagoela baina zera esango dut, ezagutu ditudan enpresari onek aspaldi utzi zituzten patronal horiek.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5931/pobrecito-mi-patr%C3%B3n
Aitor Miguel: «Ulertezina da Garoñaren itxieran lehen indar izan den hirian energia nuklearraren defendatzaile bat hizlari izatea»
Alternatibako kide eta EHBilduren Gasteizko zinegotzi Aitor Miguelek hiriburuan ospatuko den Itun Berdea Topaketaren itxiera hitzaldia energia nuklearraren defendatzaile sutsua egingo duela salatu du. Miguelek, bere taldearen izenean "elkarretaratzea bertan behera uzteko eskatu dio EAJko alkate Urtarani, lotsagarria dela" azpimarratuz.