A25, gure kontrako gerrarekin amaitu
Emakumeen kontrako bortizkeria naturaltzat hartzen dugu. Hil, bortxatu eta erasotzen gaituen, eta lan berdinaren truke gutxiago ordaindu eta etxeko lanen esklabotza inposatzen digun sistema normaltzat hartzen dugu. "Bakean" bizi garela uste dugu, gizonak haien artean hiltzen ez direlako akaso, baina onartu egin dugu bake horren parte dela sistematikoki zapalduak, erosotuak, erailak eta gure askatasun sexualak bortxatuak izatea.
http://alternatiba.net/idazlanak/5998/a25-gure-kontrako-gerrarekin-amaitu
Gu, indarkeriarik pairatzen ez dugunok
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzak azaroaren 25aren harira Arriaga Antzokian antolatutako ekitaldian. Irakurtzen duen testua indarkeria matxistaren alderdi desberdinak ezagutu dituen emakume batek idatzi ditu.
Baiezkoa ez den oro, ezezkoa da
Noski, berdintasun arloetan eginiko aurrekontu murrizketak atzera bota itzazue, arlo hauetan beharrezkoak diren langileak eta aurrekoantuak egon daitezen, benetako eraldaketa eman dadin. Eta guzti hau, ez dezazuen ahaztu, mugimendu feministarekin batera egin ezazue. Dagoeneko ez baitu balio eguerdiko 12etan elkarretaratzean egotea gero, arratsaldeko 6etan, osoko bilkuran, murrizketak egiten ibiltzea.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5993/lo-que-no-es-s%C3%AD-es-no
Stop matxismoa. Denon ardura da!
Indarkeria matxistaren alderdi desberdinak identifikatzen jarraitzeko eguna da, jendartean normalizatuen dauden sotilenetatik hasita, hala nola ukitzeak; ahozko lizunkeriak; publizistek eta mass-mediek emakumeen gorputzari ematen dieten erabilerak; mezu eta adierazpen sexistak; janzkera, jendarte-sareen erabilera edo lagunartea kontrolatzea, eremu publikoa (eskolako patioak, jolastokiak, parkeak) askatasunez okupatzeko zailtasunak; edota emakume eta gizonen arteko berdintasuna zuzenean erasotzen dituzten administrazio-erabakiak. Bigarren estadio batean, sexu-erasoak eta eraso fisikoak egongo lirateke, eta, esparrurik bortitzenean, erailketak.
http://ehbildu.eus/eu/albisteak/10897-stop-matxismoa-denon-ardura-da
#ErresidentziakBorrokan Mardones «Haserren baino indartsu gaude, patronalaren dirugosearen aurrean borrokan jarraituko dugu»
Blanca Mardones egoitzetako langile eta ELAko ordezkariaren hitzartzea. Borroka sindikalaren eta langile militantziaren ikuspegia aditzera ematen diguna. Aldi berean, zaintzailearen esperientziaren alderdi gizatiarra eskaini digu.
https://www.youtube.com/watch?v=MHeKoijWaDM
#ErresidentziakBorrokan María del Río: «Gipuzkoan Bilduk erakutsi egin zuen erakunde publikoetatik gauzak aldatu daitezkeela»
Maria del Rio Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko zuzendari ohia -Bildu gobernuan- eta Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kidearen hitzak, erakunde publikoen ikuspegia mahai gainean jarrita. Gipuzkoako erresidentzietan greba eman zenean Bilduren gobernuen izan zuen oso bestelako jarrra du hizpide.
https://www.youtube.com/watch?v=bEocMZHwVOk
#ErresidentziakBorrokan Inma Prego: «46 nagusi ditugu bi solairutan zaintzaile bakar batentzat, ezinezkoa da heltzea»
Inma Pregoren txanda, egoitzetako langilea eta ELAren ordezkaria, bere kide Mardonesen modura, kolektibo honek lan egiteko dituen baldintza latzak ditu hizpide. Erabiltzaileen bizipenak ere aipatzen ditu, enpresaburuen dirugosearen azken biktimak baitira.