Bihar, azaroak 29, asteartea, Alternatibaren Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6, behealdea), Igor Meltxor analista politikoak bere ikerkuntza kazetaritza ‘Kazetari Kanaia‘ proiektua aurkeztuko digu. “Gestión a la vasca: Chiringuitos, impunidad y soberbia”, “Caso Bidegi: ¿A dónde ha ido a parar el dinero?” eta atera berri duen “Gestión a la vasca II: El oasis vasco” ikerketa liburuen egileak, salaketa sozialaren bozgorailu izan nahi duen proiektu berri honen inguruan arituko da.
Hitzaldi irekia eta doakoa izango da aretoa bete arte.