Gasteizko garbiketa kudeatzen duen FCC enpresaren irregulartasunak salatu ditu EHBilduk, eta ikerketa-batzordea eskatuko du Gasteizko Udalean; abenduan ajrri nahi dute batzordea martxan. Gaian sakondu dugu Hala Bedi irratiko ARABA HIZPIDEn Alternatibako kide eta EHBildu Gasteizko zinegotzia den Aitor Miguelekin.
FCC-ren irregulartasunetaz aparte, kasu pertsonal bat ere salatu du EHBilduk, langile baten egoera larria mahai gainean jarriz. Senide eta lagunak ari dira enpresan sartzen, egunez egun. Gainera, Gasteizko Udalak “non grata” izendatu du Carlos Urquijo, EHBilduren eskaeraz, baina gainontzeko beste hainbat alderdiren babesarekin. Gaiaz ere mintzatu gara Migelekin.
Podcast-a: Entzun lehiotxo berri batean | Jeitsi