Alternatibak zamaketarien egoera aztertzeko hitzaldiak egingo ditu Donostian eta Bilbon
Lehenengo hitzaldia martxoaren 9an egingo da, Alternatibaren Donostiako egoitzan (Autonomia 16, behealdea) arratsaldeko 19:00etan. Bertan, LABeko kide eta Estiba Pasaiako langile batzordeko presidente Jose Angel Izquierdok hartuko du parte, Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduko kongresuko diputatu Oskar Matuterekin batera. Azken hau Bilboko solasaldian ere egongo da, Bilboko Portuko langileen ordezkari batekin. Martxoaren 20an izango da, Alternatibaren Bilboko egoitzan, 19:00etatik aurrera.
Metaforak ez dira beti zuzen erabiltzen
Ibarretxek Everesteko gailurrarekin identifikatu zuen independentzia, eta katalanei eskalatzeko geratzen zaien erronka gailurrera iristea; eta bere Plana, berriz, (Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena), bigarren kanpalekura iristearekin lotu zuen. Beraz, metafora garbia zen, gu bigarreneraino heldu izan ginen, baina arrazoi desberdinenegatik ezin izan genuen aurrera joan. Orain katalanek dute aukera.
http://alternatiba.net/idazlanak/6388/metaforak-ez-dira-beti-zuzen-erabiltzen
Matute: «Gizonezkoengan espero dena politika feministak laguntzea baino ez da»
Soldaten arteko aldea es da arazo bakarra, emakumeek pairatzen duten egiturazko zapalkuntzaren adierazlea baino ez delako gizonezkoek pentsatutako eta zuzendutako gizartean. Sistema kapitalista heteropatriarkal honek emakumeak ordezkaritza espazioetatik eta gizartean garrantzitsuak diren eremuetatik aldentzen ditu, zaintza eta ugaltze lanetara bideratuz.
Gure kide Iagoba Itxasok Hazte Oir elkartearen autobus transfoboa salatu du La Kapital eztabaida politikoan 17/2/28
Alternatibako gure kide Iagoba Itxasok Hazte Oir elkarte ultrakatolikoaren kanpainako autobusa salatu du Telebilbaoko La Kapital saioaren eztabaida politikoan. 17/02/28an eman zuten saioa.
Fatuarte: «AHTrekin ez bezala, EAJk eta PSOEk uko egin diote kupotik kentzeari mendekotasunari kendutako diru-partidak berreskuratzeko»
EH Bilduk mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat dirua berreskuratzea (1.418.527,3 euro) proposatu du gaurko Osoko Bilkuran. “Bizkaiko aurrekontuetan milioi bat euro dago etxeko arretarako. Ezin gara zain geratu kupoa noiz negoziatuko den diru hori berreskuratzeko. Udalak orain eskatu behar du”, exijitu du Alba Fatuarte Alternatibako kide eta koalizoko zinegotziak.
Estarrona: «Ezagutzen al duzue prekarietatean bizi ez den artistarik?»
Euskal Autonomia Erkidegoko kultur eremuko eragileen egoera aztertzeko eginiko jardunaldietan egindako lana laburtu du Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronak bideo honetan.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/2/23
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/02/23ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, Iñaki Urdangarinen epaia, Kataluniako prozesua edota Euskal Herriaren normalizazio politika.