Alternatibak zamaketarien egoera aztertzeko hitzaldiak egingo ditu Donostian eta Bilbon
Zamaketarien sektorean 700 lagun inguru aritzen dira gaur egun gure portuetan (ia 500 Santurtziko kaian eta 200etik gertu Pasaian) eta eztabaida sozialaren erdigunean kokatu dituzte azken egunetan, pribilejiodunak ere direla esateraino. Hala, solasaldietako aztergaia izango da ere desberdintasunak nagusi diren sistema batean, non gehiengoak lan baldintza eta eskubide sozialetako asko galdu dituenean, eskubideei eutsi dietenen edo borrokatzen direnen kontra egiten den.
Feminismoa gerran
Aldi berean, indarkeria matxista, bere aldaera desberdinetan eta munduko gizarte guztietan uneoro ematen dena, gogora ekartzen digu emakumeok, testuinguru honetan ere, gerra egoeran gaudela, Alterkaria honetan gure hainbat kidek berregin duten irudiaren garaian bezala. Gatazka krudela da, deklaratu gabekoa eta biktimak alde bakarrean dituena.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6405/feminismoa-gerran-m8
Salgado DBEaren inguruan «Eusko Jaurlaritza bere lege propioarekiko intsumisoa izatea ez da logikoa»
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko biltzarkide Luis Salgadoren hitzartzea Arabako Biltzar Nagusietan iragan otsaileko plenoan Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan (DBE) legeak zehaztutako igoera egin ez izana salatzeko.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan 17/3/2
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/3/2ko laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, Nafarroako ikurren legearen, lan erreformen edota Arnaldo Otegiren askatasunaren urtemugaren inguruan aritu da.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/2/27
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/2/27ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, Homsek Gorenean deklaratzea, Felipe VI Kataluniaren inguruan esandakoak edota Indarkeria Matxistaren gaineko Legea hizpide dituenak.
Matute: «Askoz arduratsuagoa da Homer Simpson Springfieldeko zentralean CSNko presidentearena baino»
Jendea benetan sutan jartzen duena, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidentearen dimisioa eskatzeraino, bere jarrera arduragabea da, Iberdrola eta Endesaren etekinerako eztabaida sustatzen ari delako, ezin baita itzita dagoena itxi baina tamalez berrireki daitekeelako. Horren aurrean, esan daiteke askoz arduratsuagoa dela Homer Simpsonen jarrera Springfieldeko zentral nuklearreko makinetan, hemen CSNko presidenteak ageri duena baino.
Nazi por liebre
Agian horregatik ezin ditugu ezagutu pantailan goxo eta kutun, irribarretsu, ageri direnean, mikrofono batean aurrean zigortutako dogmak jarraitzen dituztenik ukatzen. Ez ditugu ezagutzen beren aberrikideen artean janaria banatzen dutenean, puntako kirolariak direnean, mitinetan jendetza agurtzen dutenean eta haur bat besapean argazkia egiten dutenean. Horiek ez dira naziak izan, esaten diogu gure buruari. Ezinezkoa da. Ez dute haserre aurpegirik ageri eta ez dituzte birauak alemanieraz botatzen. Eta horrela gabiltza. Nazien hainbeste film ikusita ere, oraindik ere ziria sartzen digute naziekin.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6333/nazi-por-liebre