Faktoria Lilaren “Él nunca me pegó” dokumentalaren proiekzio ziklo berria antolatu du Alternatibak hurrengo martxoaren 16an, 23an eta 30ean Irunen, Amurrion eta Eibarren, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, hizlari lanetan arituko da berriro filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varela. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu.
Irantzu Varela, kazetaria eta berdintasunean, feminismoan, maitasun erromantikoan, lidergoan eta komunikazioan formatzailea, ospea eta oihartzuna lortu ditu Youtubeko gaurkotasunezko eta gogoeta politikorako La Tuerka programaren barnean astero igortzen duen El Tornillo izeneko saio feministari esker. “Él nunca me pegó” filmak, ordu erdi eskasean, haien gizon-bikotearen eskutik jasotako indarkeria ez fisikoa pairatu duten hainbat emakumeen testigantzak jasotzen ditu. Indarkeria bere forma anitzetan identifikatzeko zailtasunak agerian uzten dituen lekukotasunak dira, baina baita ere hauei aurre egiteko eta jabekuntzarako giltza ere ematen dutenak.
Irungo emanaldia, Antolatu du eta Kabigorri Atenenoan (Peña kalea, 1) egingo da. Amurriokoa aldiz, Kultur Alternatibak antolatu du eta herriko Antzokian (Elexondo kalea, 26) egingo da. Azkenengo proiekzioa, Eibarreko Portalean (Bista Eder, 10) egingo da. Hiru emanaldiak 19:00etan hasiko dira, doakoak eta sarrera askekoak izango dira aretoa bete arte.