Bat egiten dugu pertsona etorkin eta errefuxiatuen aldeko «Ongi Etorri Gernika 2017» ekimenarekin
Bat egiten dugu hurrengo apirilaren 29an eta 30ean pertsona etorkin eta errefuxiatuen eskubideen aldeko 'Ongi Etorri Gernika 2017' ekimenarekin. 1937. urtean, indar faxistek Gernika bonbardatu zuten. Sarraskiaren ondoren, Picassok 'Guernica” margolana egin zuen; era horretara, Gernika herria bakearen ikur bihurtu zen nazioarte mailan. Aurten, bonbardaketaren 80. urteurrrenarekin bat eginda, milaka pertsonek aldarrikatuko dute Gernikan asilorako eskubidea, pertsonak modu librean mugitzeko eskubidea, Europako Batasunaren politika kriminalak gaitzetsiko dituzte eta giza eskubideen errespetua eskatuko dute”.
Fatuarte: «Frantzian eskuma gora doa, baina Espainian frankismoari omenaldiak egiten dizkiote ministro ohiek»
Iragan apirailaren 26an Onda Cero irratiko Bilbao en la Onda tertulia politikoan parte hartu zuen gure kide eta Bilboko EH Bilduren zinegotzi Alba Fatuartek. Besteak beste, Gernikako bonbardaketa izan zuten hizpide, 80. urtemuga bete denean oraindik Espainiako gobernua barkamenarik eskatu ez duela.
Matute «Enpresa boteretsuak dira haien menpeko gobernuengandik aberazteko beharrezkoak dituzten politikak erabakitzen dituztenak»
Gure Alternatibako kide Oskar Matuteren analisia estatu espainarreko ustelkeriaren inguruan, azken egunotan PP inguruko atxiloketa eta inputazioei helduta Onda Vascako Javier Vizcainoren irratsaioan 17/04/21.
Aitor Miguel «Garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzenaren aldeko apustua egiten dugu FCCri uko eginez»
Aitor Miguel: "Zabor grebaren arazoa ez zen benetan itxi, eta FCCk bere langileekiko presioarekin jarraitzen du, haiekin negoziatu gabe eta kaleratutako 8 langileak berronartu gabe. Enpresaren helburu bakarra etekin ekonomikoak handitzea da. Beste zabor kudeaketa eredu batetan sakontzeko garaia da, multinazionalen ase ezintasuna at uzten duena. Horregatik zabor lantaldearen bilera eskatzen dugu zaborren remunizipalizazioan aurrerapausoak emateko”
Kalamu elkarteak
Apirilaren 30ean, hiru urte beteko ditu Donostiako Udalak kalamu elkarteen egoera erregulatzeko onartutako araudiak, aho batez onartua eta Estatuko lehena. Arautegia EH Bilduko Udal Gobernuaren ekimena izan bazen ere, eskerrak emateko modukoa izan zen gainerako talde politikoen jarrera, baita udal zerbitzu juridikoena ere.
http://alternatiba.net/idazlanak/6595/kalamu-elkarteak
Inputatu eta aberrien inguruan
Inputatzearekin, deklaratzera deitzearekin eta abarrekin… dagoeneko ez digute ziria sartuko. Askoz gehiago dira aske ateratzen direnak erortzen direnak baino. Luzatu egiten diren epaiketak, broma diruditen fiskaltzak, libre utzitako guztiak, "isolatutako" kasuak eta abar. Eta kondenaren bat dagoenean ere, kartzelaratze laburrak barne, ez da ezertxo ere ez mugitzen, botereak bere horretan dirau betikoak zapaltzen.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6561/de-imputados-y-patrias
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/4/18
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/4/18ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, Aberri Egunaren harira EAJren adierazpenak, Kalera Kalera ekimena edota euskal pentsio sistemaren ahalbidetasuna izan ditu hizpide.