Alternatibak eta TNT antzerki taldeak Erase una vez un rey antzezlana taularatuko dute Gasteizen
Datorren asteazkenean, maiatzak 3, Alternatibak TNT Nuevos Tiempos Teatro antzerki talde salvadortarraren “Erase una vez un rey” lana taularatuko du. Antzezlan satirikoak gobernu forma desberdinen gabezia eta bertuteak umorez jorratzen ditu: “Hiru eskalek beren egoera sozial, politiko eta ekonomiko zailetik ihes egin nahian, jolas bat sortu eta horretan murgilduko dira, fantasiaren bidez menpekotasun forma desberdinak aztertzeko”.
Matute: «Historiaren aro berri batean murgiltzera goaz, eta EH Bildu horretarako prest egon behar da»
Fatuarte: «Aisialdirako eskubidea ezin da jendearen atsedenerako eskubidearen gainetik pasa»
Apirilaren 26ko eztabaida politikoa, Onda Cero irratiaren Bilbao en la Onda irratsaioan, non alderdi desberdinetako ordezkariek hainbat gai jorratzen dituzten. Saioaren tarte honetan Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzi Alba Fatuartek Moma diskotekaren inguruko auzia du hizpide.
Le France, biharamuneko ajea
Azken boladan Europako hauteskundeak kutsu futbolzalea hartu dutenaren sentsazioa daukat; denak dira final aurreratuak, denak Europaren (eta europarrentzat?) etorkizunerako oso garrantzitsuak, eta halere, eguna bukatu ostean dena berdin dirau. Den dena? Ez, dena ez. oinarri xenofoboko ideia neoliberala nabarmentzan ari da kontinente zaharrean barrena Morgulen espiritua balitz bezala. Post-egiaren aroan bizi garela diote, baina beti bezala bizi gara soilik, engainaturik.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6615/le-france-la-resaca
Bizitza duinak helburu, langileok borrokan! #M1
Ezin dugu onartu; edo haien kapitalaren biderkatzea edo gure bizitzarena. Kapitalaren jarioaren menpe bizi, edo ekonomia errotik eraldatu hobeto bizi ahal izateko. Horregatik, beharrezkoa da maiatzaren lehena langile guztien aldarrikapen jaia bihurtzea, eredu sozial berri baten alde. Langileria, enplegu bat dutenekin batera, lan asko egin, baina ezer irabazten ez duten pertsonek osatzen dutelako; langileek osatzen dute, baina baita baserritarrek ere, baldintza beretan; feministek eta ekologistek osatzen dute, soilik ikuspuntu hauek bermatzen dutelako bizitzaren jasangarritasunaren nahia ase egingo duen erantzun erreal eta eraginkor bat. Soilik borroka guzti hauek agenda komun batean jasota, aurre egin ahal izango diogu egoera larri honi.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6606/bizitza-duinak-helburu-langileok-borrokan-m1
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/4/27
Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/4/27ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, PPren eta PNVren arteko akordioak hizpide dituela.
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko tertulian 17/4/27
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian, Gasteizko zabalgunea berritzeko udal planaren inguruan.