Alternatibak beloaren erabilerari helduko dio Gasteizen
Alternatibak doku-forum berria antolatu du Gasteizen maiatzaren 23rako eta bertan, Xavi Salak zuzendutako 'Hiyab' laburmetraiaren proiekzioaren ostean eztabaida irekia egingo da beloaren erabileraren inguruan.
Kepa Olaiz: «Teknologiarik modernoena erabilita ere, erraustegia kaltegarria da»
Kepa Olaiz erraustegiaren kontrako mugimenduko bozeramaileak Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio onar dezala zenbait ikerketak erraustegia kaltegarritzat jotzen dutela ingurumen eta osasunarentzat. Erraustegiko lanak inauguratzear direla, Kepa Olaiz erraustegiaren kontrako mugimenduko bozeramaileak 'Faktoria'n berretsi du azpiegiturak ondorio kaltegarriak izango dituela.
Miguel: «FCCk ez du izaera garbirik; etekin ekonomikoak nahi ditu, Gasteizko hiriaren gainetik»
FCCk badirudi ez duela adostutakoa bete, horren erakusle,bestea beste, kaleratutako bost langileak berriz onartu ez izana. Hori dela eta, mugimendu ezberdinak hasi dira Gasteizko Udalean, alderdi politiko ezberdinen elkarlanetik. Besteak beste, Podemosek, Irabazik eta EH Bildu Gasteizek garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzena eskatu dute, europako beste udalerri batzuetan egiten den bezala. EH Bildu Gasteiz koalizioko Aitor Miguelekin hitz egin dugu gurean. Gainera, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak irteera bat eman nahi dio egoerari eta honen inguruan hausnartu dugu ARABA HIZPIDEn.
Matute «Eredu energetikoa estatua beraren ispilua da, ate birakariena»
Eredu energetikoarena Espainiako estatua egun denaren ispilua da, ete birakariez betea, non jende batek diru asko jasotzen duen enpresa handiei eginiko mesedeen truke, ustelkeria nagusi izan arren normaltasunez ageri dela.
«¿En el mismo barco?» hitzaldiko partehartzaileen bideoak oinarrizko errentaren inguruan Gasteizen
¿En el mismo barco? dokumentalarekin Gasteizen antolatu genuen proiekzioaren osteko solasaldian eginiko hitzartzeen bideoak. Batetik, Ander Rodriguez Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu ohiak hitz egin zuen eta, bestetik, Daniel Raventos Red Renta Basica sareko presidenteak.
Non dago langile klasea?
Ikusezinagoa baina aldi berean kalean presente, ikusi nahi duenarentzat. Adibidez, Bizkaia osokoak Bilboko kaleetan, eta astelehenero eta asteartero Errenteriako udaletxearen aurrean elkartzen dira zahar-etxeetako langileek (ia denak emakumeak) soldata eta lan baldintza duinen alde. Eta gure begirada mundu osora zabaltzen badugu, gure aspaldiko itxurekin ikusiko ditugu Hegoafrikako meatze zuloetan edo Txinako industria astuneko guneetan, edo Arabiar penintsulako petrolio prospekzioetan, edo Hego Amerikako laborantza industrialeko zelaietan. Inoiz ez da ezagutu egungo langile klasearen zabalkuntza eta kopurua munduan zehar.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/6662/non-dago-langile-klasea
Matute: «Haien politiken aurka egiteaz gain, alternatibak eskaintzea dagokigu»
Gainera, PP eta PNVren politika antisozialak arbuiatzeaz gain, Oskar Matutek azpimarratu du "EH Bilduren erronka alternatiba bat eskaintzea dela botere ekonomiko eta finantziarien aurrean". Azkenik, koalizio subiranistaren birfundatzearen prozesuaren harira, Matutek azpimarratu du EH Bildu "herri honetako ardatza" izan behar dela.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/5/8
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/5/8ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste,Forcadellen zitazioa, Frantziako bozen emaitzak edota GUre Esku Dagoren kontsultak hizpide dituela.