Urrea: «EH Bildu herri honetako emakumeen eta gizonen behar eta ametsetara moldatu behar dugu»
Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide ohi Diana Urreak adierzi duenez "EH Bildu osatzen dugun guztiok kontziente gara herri honentzat ezinbestekoa den tresna politikoa daukagula esku artean, eta hori herri hau osatzen duten emakume eta gizonen beharretara eta nahietara egokitu beharra daukagula. Horretarako jarri genuen abian prozesu eratzaile hau. Behin fase determinantean sartuta, EH Bildu osatzen dugun guztiok ulertu behar dugu hitza eta erabakiak hartuta bakarrik lortuko dugula EH Bildu indartzea eta herri honek behar eta merezi duen tresna eraginkorra bilakatzea".
Matute «EH Bildu berriak pertsona gehiago elkartzea bilatzen du herri hau behetik eta ezkerretik eraikitzeko»
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Oskar Matuteren partehartzea Onda Vasca-ko Euskadi Hoy saioko tertulian pasa den 2017/6/9. Matutek EH Bilduren prozesu eratzailearen inguruan hitz egiten du.
Bereciartua «PNVk zailtasun handiak ditu Europako alderdirik ustelena babestu izana justifikatzeko»
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian pasa den 2017/06/08, EHBilduren berrantolaketa prozesuaz, PNV-PPren arteko ezin justifikatuzko akordioaz eta pasa den ekainaren 3an Errekaleor Bizirik mugimenduak deitutako mobilizazio arrakastatsuaz aritu zen.
Fatuarte: «PNVk Aldundiaren joko zikinak egiten ditu erresidentzietako langileei akanpatzea debekatzen dienean»
Alternatibako kide eta EHBildu Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren partehartzea PNV-PSEren udal gobernuari galdezka erresidentzietako langileei, guztiz inbisibilizatua dagoen zaintza lanen sektorea, Bilboko Areatzan akanpatzeko baimena ezeztatzeko arrazoien inguruan. Hemen Fatuarteren partehartzearen bi pasarte, bata bere adierazpenen laburpena eta bigarrena El Correok jasotako berria.
El Correo-rentzat, diru gehiago biltzeko zergak murriztea da bidea
Euskadin gehien saltzen den egunkari El Correo-rentzat, diru gehiago biltzeko zergak murriztea da bidea. Horrela esaten du artikulu honek: "ez legoke gaizki guztiz kontrakoa jazartzea: diru bilketa gehitzeko zerga-oinarri agregatua gehitzea, zergadun berrien eta inbertsio enpresarial gehiagoren erakarpenarekin". Ideia bitxia badirudi ere, ez da berria. Laffer Kurba bezala ezagutzen da teoria hau eta lehen aldiz Washington Hotelean (El Padrino II flima grabatu zen lekuan) aurkeztu zuten Donald Rumsfeld-k, Dick Cheney-k eta The Wall Street Journal-eko kazetari batek lekuko moduan.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/5/29
Alternatibako kide eta EH Bilduren euskolegebiltzarkide ohi Diana Urrearen parteharzteak ETB2ko "En Jake" saioan pasa den 17/5/29. Bertan, beste gai batzuen artean, Zorrotzako suteaz, kopa finalean emandako txistualdiaz, Rajoyren kontrako zentzura mozioaz edota EAko barne desadostasunaz aritu da.
Madrilen eginiko Duintasunaren Martxak babestu ditugu
EH Bilduk borroka desberdinak biltzeko eta antolatzeko beharra azpimarratu du, bai Euskal Herrian, elkarrizketa jarraitua eta guztion arteko lanari ekinez gizarte eragile, politiko eta sindikalekin, zein gure eremutik kanpoko borrokekin ere.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/7/6
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/6/7ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok, besteak beste, Francoren Eroritakoen Arana, DSBEaren murrizketak eta difamazioa eta unibertsitaterako sarbidea ditu hizpide. Aktibista feminista Irantzu Varelaren partehartze bikainak gehitu ditugu. Tertulia osoa iksuteko ETB a la carta.
Matute: «CETA demokrazia korpokraziaren kontra egitea da; herritarrok zuzendutako demokrazia contra una democracia devaluada dirigida por empresas»
Guzti hau demokrazia korpokraziaren kontra egitea da; herritarron botereaz baliatua herritarrok gauzatutako demokrazia, edo enpresek zuzendutako balio gutxiko demokrazia, haien onuren alde egingo duena. Horixe bera de CETA.