Venezuelako eskuin kolpistak ez du atzera egiten Maduro presidentea eta Venezuelako Gobernu demokratikoa kanporatzeko ahaleginetan. Herrialdea ezegonkortzeko saiakera diren manifestazio bortitzek hamarnaka hildako utzi dituzte jada.
Oposizio kolpistak urteak daramatza 2002an emandako Estatu kolpe saiakera errepikatzeko aukera emango dion eszenatokia bilatzen. Herria jasaten ari den bortizkeria maila larria Estatu kolpea edo atzerritar eraso militarra justifikatu dezaken taktikaren aurpegia baino ez da. Oposizio faxistak Gobernua kanporatu nahi du eta horretarako hildakoak eragitea ez zaio batere inporta, errenta petroleroaren kudeaketa bizitza horiek baino askoz gehiago balio du haientzako.
Venezuela Aurrera plataformako eragileok Venezuelako herria eta Gobernuaren aurkako edozein eraso salatzen dugu, are gehiago eraso hauek hain gordinki bortitzak direnean eta nazioarteko prentsak isilean gordetzen saiatzen denean.
Komunikatu honen bidez Venezuelako Iraultza Bolibartarrak gure babes osoa duela plazaratu nahi dugu eta oposizoaren faxismoaren aurrean gu gure izaera antifaxista eta internazionalistan berreste gara. Gure elkartasunak ekarriko ditu Euskal Herriko kaleetara nazioarteko komunikabideak isilarazten saiatzen diren ahotsak. Horrexegatik Venezuela Aurrera osatzen dugun eragileek datorren ekainaren 18an Bihotz Sakratutik 12.00etan aterako den manifestazio nazionalerako deialdia egiten dugu.
Gora iraultza bolibartarra! ¡No pasarán!
*Alternatiba, Aralar, Arbol Euskal Herria, Askapena, Asodemuc, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Emigrados sin Fronteras, Ernai, Euskadi-Cuba elkartea, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, SODePAz, Sortu.