Pasa den larunbatean Euskalduna Jauregian osopatutako kongresuan Arnaldo Otegi aukeratua izan zen EH Bilduren lehen koordinatzaile nagusia. Orain arte, Sortuk, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Aralarrek osatu dute koalizioa baina sigla horien batuketaz harago, koalizioaren nortasun propioa sustatzea izan da EH Bilduren I. Kongresuaren helburua.
Otegik proposatutako zuzendaritza taldearena zen hautagaitza bakarra eta 2.144 militanteren botoekin, %84ren babesa jaso du, zehazki, eta %93ko babesa izan dute txosten politikoak eta estatutuek. Otegirekin batera izango dira zuzendaritzan Gari Mujika, Ainhoa Beola, Koldo Castañeda, Maider Karrere eta Josu Juaristi. Horrez gain kongresuan ere Bizkaiko koordinatzaile izateko bozketen emaitzak jakinarazi ziren, Asier Vega aukeratu egin zela. Politika Sozialeko arduradun, berriz, Ander Rodriguez izan zen hautatua.
Mahai politikoan, azken Batzar Nazionalean aho batez erabaki zenez, Oskar Matute izango da Alternatibaren ordezkari politikoa.