Alternatibak emakumeen bazterketa alardeetan babesten uzteko exijitu die PNV eta PSEri
Santanok alarde baztertzaileari harrera egingo dio eta emakumeek eta gizonezkoek osatutakoari begiratu ere ez die egingo. Olano ere ez da bertan egongo; bere “ekarpen” handia izan da dekretatzea alardeen afera ez dagokiola genero desberdintasunari baizik eta bizikidetzari, kaltetuak beren herriko jaietan berdintasunean parte hartzeko aukera galarazita dutenak emakumeak izan arren. Eta Urkulluk, berriro ere esango du aski duela bere gobernuaren izenean Emakunde bertaratzearekin, eta inongo edukirik gabeko planak iragarriko ditu benetan konpondu nahi ez duen gatazka konpontze aldera.
Matute: «La Salveko kuartela bueltatuta amaiera emango zaio ehunka torturatu gogorarazten digun historiari»
Guardia Zibilak Bilboko La Salveko kuartela Bizkaiko Aldunduari bueltatzeko eskaera egin du Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak Kongresuan. Matutek gogora ekarri du egun La Salveko kuartela den eraikina Bizkaiko Aldundiak egin zuela, 1958. urtean. “Horrenbestez, frankismo garaian hartutako erabaki batez ari gara hizketan”.
Barcenas eta harrotasun eguna
Batzuek armairutik irtetzea jasan behar baldin badugu,egingo dugu. Maroto ezkontzen dela? banketera ere joango gara. Lau maritxu, beste lau lesbianen eta bi transenxualen aldarrikapenak kalean entzun behar ditugula? izen fashion bat eman eta etekina aterako diogu. Azken batean, kapitalismoan edozerri atera al zaio onura. Baina hortik haratago ez. Ez gaitezen urrunago joan.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6840/b%C3%A1rcenas-y-el-d%C3%ADa-del-orgullo
Matute Barcenasi «Zu ez zara Vito Corleone. Erregimenean uztartuta dagoen mafia baten morroia baino ez zara»
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren madrilen diputatu Oskar Matuteren hitzartzea Alderdi Popularraren legez kanpoko finantzaketa ikertzeko batzordean. Esandako guztiaren bideoa eta pasarteak.
Elkartasun internazionalista erreferendumaren aurrean
Alternatibarentzat, Kataluniako erreferenduma guztiz beharrezkoa da, eskubidea dutelako eta duintasun demokratikoarengatik. Baina herri batek bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidetik harago doa, funtsean, herri burujabetza lehenestea da, inposatutako monarkiaren gainetik eta indarreko sistemaren ustelkeriaren gainetik.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6834/apoyo-solidario-e-internacionalista-al-refer%C3%A9ndum
Bereciartua: «Auzoetako jaiak edozein makro ekitaldi iragankor baino askoz ere aberasgarriagoak dira»
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian pasa den 2017/06/22. Bereciartua, hiriko gune berdeak zaintzeraren eta sortzearen beharraz aritu da. Aldi berean, ARF edo triatloia bezalako makro ekitaldiek dakarten turismo eredua kritikatu du, herritarren egunerokotasunaren kontzializazioa ostopatzen dutelako, eta ildo horretan, auzoetako jaiak eta ospakizun lokalagoak jartzen ditu balorean.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak TeleBilbaoko LaKapital saioko eztabaida politikoan 20/6/17
Telebilbaoko La Kapital saioko 17/6/20ko tertulia politikoaren baitan gure kide Iagoba Itxasok eginiko hitzartzeen laburpena. Besteak bestek, PNV-PSEren arteko desadostasunak Bilboko udal gobernuan, hil berri den toreatzailearen inguruan sare sozialetan izandako kontuan edota PP eta PNVren arteko akordioak izan dituzte hizpide.
Gure kide Ander Rodriguezen hitzartzeak Info 7ko Kalegorrian saioko eztabaida politikoan 17/6/16
Kalegorrian irratsaioko eztabaida politikoa (17/6/16), Info 7 irratian, Iñaki Anasagasti, Iker Rioja eta, lehenengo aldiz, Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Politika Sozialeko arduradun berri Ander Rodriguezekin. Gaurkotasun gai desberdinen artean, Mariano Rajoy karguan eteteko eskatzeko Podemosen ekimena eta euskal presoek Urkullu lehendakariari gutuna izan dute hizpide.