Charlottesville
Kapitalismo berankor arrakastatsuak, inoiz existitu ez den mugaz-kanpoko utopia kosmopolita bat saldu nahi izan digu. Izan ere, sistemaren krisiari faxismoek goraipamen nazionalista kutsua duen atzera-egite batekin erantzun diote; langile klasea erakartzeko ahalmena duen erretorika antiliberala eta epika subersibo eta zatarra. Diskurtso xenofobo beldurgarria, neurri berean, depresio ekonomikoaz eta instituzio tradizionalekiko sortu den mesfiantzaz elikatu da.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/6936/charlottesville
Fatuarte: «Onartezinak dira umore, kritika soziopolitikoa eta adierazpen askatasunaren kontrako erasoak»
Fatuartek salatu du Bilboko Konpartsak-ek 1978etik lanez eta umorez eraikitako Aste Nagusia eta Bilbok hiri irekia eta anitza bezala duen irudia erabat kolpatuta atera direla eraso honen ondorioz. “Ari gara hitz egiten aste batez non subertsioa eta aldarrikapena presente egon dira eta egongo diren beti jai esparruan, are gehiago, berezko ezaugarriak ditu Aste Nagusiak, batzuei gustatu ez arren”.
Oskar Matuteri Cadena Ser-en elkarrizketa Kataluniako atentatu terroristen harira 17/8/21
Alternatibako kide eta EH Bilduren Madrilgo kamaran diputatu, Oskar Matuteri elkarrizketa Cadena Ser Euskadiko Hora 14 Euskadi saioan pasa den 17/8/21. Matute Bartzelonako eta Cambrilseko atentatu terroristen inguruan aritzen da.
Zurietan zuri
Ni neu, nire aldetik, gatazka sortu zenetik bertatik bertara ikusi dut bi herrietako Alarde parekideen aldekoek sufritu izan dutena. Plastiko beltzarena icebergaren tontorra besterik ez da. Eta hori dena Hondarribiko eta Irungo udalen konplizitatearekin eta Aldundiaren bestaldera begiratzearekin. Irailaren 8an Hondarribiko alkatea ausartuko al da esatera sexu erasorik gabeko jaiak nahi dituela? Alarde parekidekoek Ertzaintzaren zaintzapean desfilatzea behartuta jarraitzen duten bitartean eta, gainera, udalak bizkarra ematen jarraitzen dienean.
http://alternatiba.net/idazlanak/6943/zurietan-zuri
Fatuarte: «Eredu turistiko batzuek dakartzaten ondorioak kudeatu behar dira»
Alternatibako kide eta EH Bilduren Bilbok zinegotzi Alba Fatuartek eredu tursitikoaren eta honen ondorioen inguruan aritu da Onda Vasca-ko Euskadi Hoy irratsaioan pasa den 17/8/16. Hemen bere tertulian egindako partehartzearen bideoa eta audioa osoa.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak Klaudio Landaren programaren tertulian 21/8/9
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/8/21ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Bilboko Aste Nagusian Hontzak konpartsaren txosnako apaingarrien kentzeaz eta azken egunotan turismo ereduaren kontra egindako salaketen harira agerian geratu den protestofobiaz aritu da.
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea 17/8/3ko Radio Vitoriako tertulian
Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren parte-hartze nagusiak Radio Vitoria irratiko Araba Gaur tertulia politikoan iragan abuztuaren 3ko saioan. Bereciartua Gasteizko Hedegile kalean okupatutak etxebizitzen inguruan aritu da. Etxebizitzarako eskubideaz ez ezik, Errekaleor bezalako proiektuetaz ere eztabaidatu dute.