Alternatibak EAJren kudeaketa eredua aztergai izango du Errenterian eta Arrasaten Igor Meltxor ikerlariaren eskutik
Irailaren 6an eta 13an, asteazkenak, Alternatibak hitzaldiak egingo ditu Errenteria-Oreretan eta Arrasaten hurrenez hurren, Eusko Alderdi Jeltzaleak EAEko erakunde desberdinetan egiten duen kudeaketa ereduaren balizko onuren atzean zer dagoen aztertzeko. Horretarako, Igor Meltxor (Ortuella, 1978) ikerlari politiko, idazle eta Kazetari Kanaiako zuzendaria izango dugu hizlari.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/9/4
Alternatibako kide eta EH Bilduren euskolegebiltzarkide ohi Diana Urrearen parteharzteak ETB2ko "En Jake" saioan pasa den 17/9/4an. Bertan, beste gai batzuren artean, Kataluniako erreferenduma, Sara Majarenas eta bere alaba Izarren egoera edota Sestaoko La Naval ontziolaren zailtasunak.
Alternatibak pozik hartu du FARC berria eta Gobernuari bake itunarekin aurrera egiteko eskatu dio
Euskal Herritik, “Alternatibak zorte guztia opa dio gerrilaren ondorengo alderdiari bere ibilbide berrian. Baikorra deritzogu Kolonbiako oposizio politikoak bere jarduerarekin askatasunez aurrera egiteko bermeak azkenean egoteari”, adierazi dute Alternatibako Mahai Internazionalistatik.
Elizarekin egin dugu topo
Bartzelonako atentatuaren ankerkeriak biktimekiko elkartasuna piztu du, jakin badakigulako gutako edozein izan zitekeela Rambletatik paseatzen ari zena. Arazoa dago espainiar nazional katolizismoko sektore atzerakoienek musulman guztien aurka egin nahi dutela atentatuen aitzakiarekin. Okerrena dator jendea amorrua ardatza mugitzen denean.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6957/con-la-iglesia-hemos-topado
Matute: «Ustelkeria da Alderdi Popularra talde kriminala izatetik gertuago egotea alderdi politiko izatetik baino»
Gaur Rajoy jauna, zure alderdiaren ustelkeria auzi eta afera guztiak gogoratuko nizkizuke baina bi egun beharko nituzke eta bi minutu baino ez ditut. Bi egun beharko nituzke zure sei urteko agintaldiko ustelkeria guztia zerrendatzeko. Ustelkeria zure alderdikideek jasotako gainsoldatak dira, diru beltza, B kontabilitatea eta sakeleko telefonotik botatako “Luis se fuerte” hori.
Fatuarte: «Erasoak deitoratu beharrean instituzioek berdintasun politiken aldeko apustu argia egin behar dute»
Alde batetik eraso matxistak errealitate bat dira oraindik eta beharrezkoak dira tresna gehiago gaitz horrekin bukatzeko. “Adierazpenetara mugatu beharrean, udal honek, beste instituzioek bezala, berdintasun politiken aldeko apustu argia egin behar du. Gizartean dauden ezberdintasunekin bukatzeko lan egin behar du eta ez soilik ezberdintasun horren ondorioengatik atsekabetu. Hurrengo aurrekontuak aukera paregabea izango dira ikusteko zer nolakoa den udal gobernuaren konpromisoa emakumeengana”, azpimarratu du Fatuartek.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/8/29
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/8/29ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, Podemosen idazkari nagusiaren kargu uztea, pentsioen etorkizuna edota euskal industriaren egoera larria izan ditu hizpide.