Rodríguez: «Benetako eztabaida da 78ko erregimen borboidarrari eustea edo ez»
Gure kide Ander Rodriguezen hitzartzeak Info 7 irratiko Kalegorrian saioan, iragan irailaren 22koa eta Kataluniaren egoeraren inguruakoa: "Entelekia hutsa da konfederatutako proiektuez hitz egitea, benetako eztabaida baita 78ko erregimen borboidarrari eustea edo ez" #ReferendumCAT
Alternatibak bere forkmakuntza politikorako eskola Emancipatibari berrekingo dio Juan Hernandezekin Internazionalismoa hizpide
Gogoratuko duzuenez, Alternatibaren eztabaida eta formakuntza politikorako eskola dugu Emancipatiba; militante eta zaleei begirako egitaraua da, feminismoa, ekologismoa, sozialismoa, errotiko demokrazia, internazionalismoa eta normalizazio politikoan ezagutza komunak eskaintzeko asmoa duena.
Espainia, Podemosen zalantza
Kataluniako galdeketak agerian utzi ditu Podemosen baitan dauden jarrera desberdinak eta, funstean, ez duela bere izaera argi, zer den eta zer esan nahi duen. Podemosen zalantza da ez direla indar fidagarria ezker moderatua nahi dutenentzat, ezta ezker alternatiboa nahi dutenentzat ere ez.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7087/espa%C3%B1a-el-dilema-de-podemos
Bilbao Bizkaia Museoko komunikazio-teknikaria aukeratzeko prozesuan gardentasun eza salatu du Fatuartek
Alba Fatuarte Alternatibako kide eta koalizioko zinegotziak azpimarratu du “lanposturako eskakizunen artean komunikazio arloko unibertsitate titulazioa eskatzen dela ikusentzunezko komunikazio master batekin batera, nahiz eta ohikoena izan masterra meritotzat hartzea soilik. Era berean, lanposturako beharrezko euskara ezagutza eskatzen da, nahiz eta horrelako postuetarako erakunde publikoek C1 edo EGA eskatu”. Azkenik, “erakusketen komunikazioa eskarmentua” eskatzen da. Ohikoena izaten da antzeko lanpostuetan zenbait urtetako eskarmentua izatea.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko Klaudio Landaren 17/9/22ko eztabaida politikoan
Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/9/22ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Kataluniako erreferenduma eta izan du hizpide.
Vesga: «Itunaren eta onarpenaren bide horretan sartu ginen, eta hortik indar frankistek baino ez zuten onurarik atera»
Begoña Vesga ere (Quintanilla San Garcia, Espainia, 1951) EPK-ko kidea izan zen 1970eko hamarraldian, haren ibilbidea desberdina izan bazen ere: PCE(i) Espainiako Alderdi Komunista Internazionaleko kidea izan zen Eibarren (Gipuzkoa) —Roberto Perez Jauregi, Burgosko auziaren kontrako protestetan Guardia Zibilak 1970eko abenduan hildako gazte eibartarra, zelulako kide izan zuen—, eta 1971n hilabete batzuk eman zituen espetxean.
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea 17/9/20ko Radio Vitoriako tertulian
Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren parte-hartze nagusiak Radio Vitoria irratiko Araba Gaur tertulia politikoan iragan irailaren 20ko saioan. Bereciartuak, besteak beste, Kataluniako galdeketaren inguruko gorabeherak izan ditu hizpide.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/9/18
Alternatibako kide eta EH Bilduren euskolegebiltzarkide ohi Diana Urrearen parte-hartzeak ETB2ko "En Jake" saioan pasa den 17/9/18an. Bertan, beste gai batzuren artean, Kataluniako erreferenduma eta galdeketa aurrera eramateko pairatzen ari diren jazarpen gogorra izan dute hizpide.