Egunotan Bogotan (Kolonbian) egin duten Kongresu Nazionalaren ostean, Alternatibak pozik hartu du Fuerza Alternativa Revolucionaria del Comun alderdi berria bere aurkezpenean. FARC-EPetik sortutako mugumendu politikoa Habanan hasitako bake prozesuaren ondorioa da, gaur egun itun hori garatzeko bidean dagoen arren. FARCek adiskidetze mezua zabaldu die kolonbiarrei, bake egonkorrean sakontzeko aukera eskaintzen duena.
Euskal Herritik, “Alternatibak zorte guztia opa dio gerrilaren ondorengo alderdiari bere ibilbide berrian. Baikorra deritzogu Kolonbiako oposizio politikoak bere jarduerarekin askatasunez aurrera egiteko bermeak azkenean egoteari”, adierazi dute Alternatibako Mahai Internazionalistatik.
Azkenik, ezkerreko alderditik Juan Manuel Santosen Gobernuari eskatu dio Habanan hartutako konpromisoen garapena bizkortzeko eskatu dio, bakeak aurrera egin dezala. Ildo beretik, ELNrekin negoziazioan aurrera egin ez ezik, “ezinbestekoa da paramilitarren amaieran irmo lan egitea”.