Irailaren 6an eta 13an, asteazkenak, Alternatibak hitzaldiak egingo ditu Errenteria-Oreretan eta Arrasaten hurrenez hurren, Eusko Alderdi Jeltzaleak EAEko erakunde desberdinetan egiten duen kudeaketa ereduaren balizko onuren atzean zer dagoen aztertzeko. Horretarako, Igor Meltxor (Ortuella, 1978) ikerlari politiko, idazle eta Kazetari Kanaiako zuzendaria izango dugu hizlari.
“Gestión a la vasca: Chiringuitos, impunidad y soberbia“, “Caso Bidegi: ¿A dónde ha ido a parar el dinero?” eta “Gestión a la vasca II: El oasis vasco” ikerketa liburuen egileak, hainbat datu jarriko ditu mahai gainean jeltzaleen benetako interesak azalerazteko, #PNVstyle deritzonaren frogak mahai gaineratzeko azken batean.
Lehen hitzaldia hilaren 6an izango da, Errenteria-Oreretako Mikelazulo elkartearen aretoan (Beheko kalearen 4.ean) arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bigarren hitzordua Arrasateko Jai-Zale tabernan izango da (Olarteko kalea, 37) ordu berean baina irailaren 13an, asteazkena. Hitzaldi irekiak izango dira biak, sarrera askekoak aretoak bete arte. Bata zein bestean ikerlariaren liburuak eskuratzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Eguna: Irailak 6, asteazkena.
Ordua: 18:30
Lekua: Mikelazulo Elkartea (Beheko kalea 4, Errenteria-Orereta).
Hizlariak: Igor Meltxor analista politikoa eta idazle eta Alternatibako kide Joxemari Carrere.
Eguna: Irailak 13, asteazkena.
Ordua: 18:30 .
Lekua: Jai-Zale taberna (Olarte 37, Arrasate).
Hizlariak: Igor Meltxor analista politikoa eta Josean Eguilegor, Alternatibaren zuzendaritzako kidea.