Nazioarteko eragileon bisita erreferendumaren egunean
Argi dugu Catalunyan ez dagoela batzuek astintzen duten haustura soziala. Jardunaldia guztiz paketsua izan zen herritarren partetik, haustura bat egon bazen Espainako poliziak eragindako biolentziarena izan zen, zentzu horretan espainako gobernuaren eta bere indar armatu polizialen portaera salatu besterik ez zaigu geratzen, baina jakin dezatela urriaren 1ean Catalunyako herriak irabazi egin zuela, eta Espainako gobernu faxistak jakin dezala oraingoan ez dutela ez konbentzituko ezta irabaziko ere, nahiz eta indar basatia soberan eduki.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/7112/nazioarteko-eragileon-bisita-erreferendumaren-egunean
Alternatibak Kataluniako herriaren duintasun eta demokrazia irakaspena txalotu du
Alternatibaren ordezkaritza zabal batek aukera paregabea izan zuen Katalunian, bertatik bertara, urriaren 1eko galdeketa bizitzeko. Herritarrak zoriondu nahi ditugu, hautetsontzietan garaipen garrantzitsua lortuta, prozesua arrakastaz burutu dutelako. Baina beste edozeren gainetik, garaipen hori lortzeko guztia eman duten milaka eta milaka lagunen balioa azpimarratu nahi dugu, oztopoei, mehatxuei, debekuei eta okupazio polizialari aurre eginda lortu dutelako. Kataluniako emakumeek eta gizonek, antolakuntza, ausardia, erresistentzia eta, azken batean, duintasun eta demokrazia irakaspen handia eman digute.
Oskar Matute Euskadi Hoy irratsaioaren eztabaida politikoan 17/9/29
Gure kide Oskar Matuteren hitzartzeak Euskadi Hoy irratsaioaren eztabaida politikoan joan den ostiralean eginikoa, irailaren 29an alegia. Kataluniako erreferenduma izan zuen hizpide.
Poliziak agurtzeko kantuka
Alternatibako kide eta EH Bildu Arabako batzarkide Luis Salgadoren iritzi artikulua Espainiako polizia Katalunia okupatzera joandakoan hainbat tokitan izandako agurren inguruan.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7094/por-ellos-o%C3%A9
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 25/9/18
Alternatibako kide eta EH Bilduren euskolegebiltzarkide ohi Diana Urrearen parte-hartzeak ETB2ko "En Jake" saioan pasa den 17/9/25ean. Bertan, beste gai batzuren artean, Kataluniako erreferenduma eta galdeketa aurrera eramateko pairatzen ari diren jazarpen gogorra izan dute hizpide.
Fatuartek PPri: «Ez duzue ulertu Aste Nagusiaren jai eredua arrakastatsua izateko gakoa, Udalaren eta Bilboko Konpartsen arteko elkarlana dela»
Zuek gaur hitz egin duzue monopolioaz, ostalaritzarekiko konpetentzia desleialaz, etekinak nora joaten diren zalantzan jartzen duzue… Eta nik bi ondorio hauetako bat ateratzen dut: Edo 40 urte ta gero ez duzue ulertu Aste Nagusiaren jai eredua arrakastatsua izateko gakoa, Udalaren eta Bilboko Konpartsen arteko elkarlana dela. Edo zuek bilbotarron interesak babestearekin zerikusirik ez duen bestelako helburu bat ezkutatzen duzue.
Marinaleda, utopiazko lurra
Gure kide Josean Egilegor Marinaledan egoteko aukera izan berri du. Besteak beste, hango kooperatiban olioa Euskal Herrian saltzeko elkarlana jarri zuen martxa eta, bestetik, irakaspen ederrak eraman zituen. Hona hemen horietako batzuk. Artikulua gazteleraz idatzita dago.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/7006/marinaleda-tierra-utop%C3%ADa
Armak poltsikora
Bitxia iruditu zait Ertzaintzaren sindikatu baten aldarrikapena, lanean ez daudenean armak eraman ahal izateko aukera eskatzen dutelako. Eusko Jaurlaritzak eskakizun batzuk jarri ditu pistolak zerbitzuan ez daudenean eramateko. ETAren armagabetzea gertatu denean, ertzainek arriskua justifikatu beharko dute armarekin etxera joan ahal izateko.