Alternatibaren Koordinakunde Nazionala Mariano Rajoyk Kataluniako herriaren eta demokraziaren kontra emandako kolpearen aurrean
Euskal gizarteari dei egiten diogu Kataluniako herriarekiko elkartasuna ager dezan; ez bakarrik hein handi batean bere borroka partekatzen duelako baizik eta, 155. artikuluarekin estatuak Kataluniara zabaldu nahi dituelako Euskal Herrian aspaldi entsegatu zituen jarduerak: alderdiak legez kanpo uztea, ideia politikoen jazarpena, komunikabideen zentsura edota inongo deliturik gabe jendea atxilotzea. Jokoan daudenak ez dira bakarrik katalanen eskubide eta askatasunak, baizik eta Frankismoa inongo konplexurik gabe berpiztu dutenen gobernupean gauden guztionak.
Alternatibak Eisenstein-en URRIA filmaren proiekzioak antolatu ditu Gipuzkoako hiri nagusietan
Errusiako Iraultzaren 100. urteurrena dela eta, Alternatibak munduko historia aldatuko zuen gertaera horren gaineko ekitaldiak antolatu ditu URRIA (Eisenstein, 1927) filma proiektatuz Gipuzkoako hiri nagusietan. Lehen emalandia gaur izango da, Irunen, eta hurrengoak Errenteria-Oreretan (24, asteartea), Arrasaten (25, asteazkena), Donostian (26, osteguna) eta Eibarren (31, asteartea) izango dira. Filmaren ostean, Joxemari Carrere idazle eta ipuin-kontalariak gidatutako solasaldiak egingo dira.
Fatuarte: «Jordiak atxilotu izanak agerian uzten du Kataluniakoa prozesu herritarra dela»
Alternatibako kide eta EH Bilduren Bilboko zinegotzi Alba Fatuartek Kataluniako egoeraren inguruan aritu da Onda Vasca-ko Euskadi Hoy irratsaioan pasa den 17/8/18koa. Hemen bere tertulian egindako partehartzearen bideoa eta audio osoa.
Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/10/16
Gure Alternatibako kide eta EHBildure legebiltzarkide ohi Diana Urrearen partehartzea ETB2ko 'En Jake' saioan pasa den 17/10/16an. Urreak urriaren 1eko erreferendumaren osteko kataluniaren egoeraren inguruko iritzia ematen du, besteak beste.
Estarrona: «Aniztasuna defendatzen duela esan baina gero 155. artikulua aplikatzen duen alderdi batekin gobernatzen du PNVk»
Estarronak salatu du Jaurlaritzako kide bat 155. artikuluaren aplikazioaren eta autonomiak interbenitzearen alde agertu izana, eta, ildo horri jarraituz, EAJri egotzi dio “PSE gobernukide izatea, nazio aniztasuna defendatzen duela esaten duen baina gero di-da batean 155. artikulua aplikatzen duen alderdi batekin gobernatzea”.
Troikak ezarri zuen lan erreforma, patronalaren txalo artean
Egunotan, irakurri ahal izan dugu Draghil onartu izan duela lan erreformak izandako zehar kaltea, alegia, soldatak jaitsi zirela prezioek goraka egiten zuten bitartean. Komeni da aztertzea, eta lehen ondorioa da akatsik ez dela izan hemen. Dena aurreikusi bezala joan da. Europako hegoaldeko banku eta enpresek zor handia zuten eta ez ziren gai zorra kitatzeko. Troikak lan erreforma inposatu zuen patronalaren txalo artean.
Matute: «Espainiako estatuak merkantzia gisa errefuxiatuak eta ahazu egin ditu»
Espainiako estatuak 17.331 lagun hartu behar zituen bere eremuan baina konpromisoa hartu eta bi urtea 1.488 baino ez ditu hartu. Eta bazegoen Autonomia Erkidego desberdinetatik harrera bideratzeko borondatea, EAEn ere, 1.200 errefuxiatu hartzeko konpromisoa baitzegoen berton, baina Espainiako barne ministroak itxi egin zuen aukera hori.
Estatu arrazoiak eta armak
«A por ellos, oe» kantuekin agurtu zituzte Huelvan eta beste zenbait herrietan Kataluniarako bidean joandako guardia zibilak; «puto vasco el que no bote es» kantatu zuten Athletic futbol taldea Valentziara heldu zenean. Noski, halakoek, «viva España» oihuak ere bidelagun, poliziaren babes osoa dute.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7140/las-razones-de-estado-%C2%ABson-de-armas-tomar%C2%BB