Bihar, abenduak 27, Alternatibak ‘Nork esnatzen du faxismoa? Ultraeskuinaren kontrako estrategiak’ hitzaldia egingo du bere Bilboko egoitzan, Europa osoan, eta azken boladan Euskal Herrian ere, ultraeskuineko taldeen agerizko gorakada eztabaidatzeko, eta honi aurre egingo dioten formula desberdinak aztertzeko.
Hizlari Elena Martinez, Izquierda Castellanako militante feminista eta antifaxista eta Jordi Borras, hainbatetan eskuin-muturreko taldeek mehatxatutako ilustratzaile eta kazetari-argazkilaria izango dira gurekin. Biek borroka antifaxistan izandako bizipenaz arituko dira eta hauei modu antolatu batean aurre egiteko gakoak ematen saiatuko dira. Zentzu horretan, hitzaldia aurkezteko gure Alternatibako kide, txiolari eta idazle Jonathan Martinezen parte-hartzea izango dugu, bera ere, bere iritzi politikoak sareetan plazaratzeagatik hainbatetan eskuin-muturreko taldeek mehatxatutakoa.
Bilboko ekitaldia hilaren 27an, asteazkena, egingo da, alderdiaren egoitzan (Kasilla plaza 6.eko behealdean) arratsaldeko 18:30etatik aurrera.