«Colapso» liburuaren aurkezpena bere idazle eta irakasle Carlos Taiboren eskutik Bilbon
Hurrengo martxoaren 7an, Kultur Alternatibak ‘Colapso’ liburuaren aurkezpena eramango du Bilboko La Bolsa eraikinera. Bertan, bere idazle eta zientzia politikoetako irakasle Carlos Taibo izango da liburuaren nondik norako guztiak aztertzeko. Hitzaldia, sarrera askekoa, martxoaren 7an, asteazkena, izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Taiboren liburua dendetan salgai dago eta aurkezpenaren ostean ere eskuratu ahal izango da.
Iñaki Martín: «Kalitatezko pentsio duin eta publikoak nahi ditugu»
Alternatibako kide eta Arabako Pentsionistak Lanean plataformako bozeramaile Iñaki Martin pasa den 18/2/21an, Euskal Herriko pentsionista guztiei manifestazioarekin bat egitera dei eginez kalitatezko pentsio duin eta publikoak aldarrikatzeko. Martin, pentsio-plan pribatuen kontra ageri da eta horregatik, Estatuko Aurrekontu Orokorrek bermatu behar dituztela plazaratu du.
Urrea?: «Beste behin ere, batzuk Espainiatik ihes egin behar dute haien buruak defendatu ahal izateko desberdin pentsatzeagatik»
Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkdie ohi Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko "En Jake" saioko eztabaida politikoan pasa den 18/2/20an. Urrea, CUPeko diputatu ohi Anna Gabriel Sabatek sufritzen duen jazarpen politikoarengatik erbesteratu izanaren inguruan aritu da, beste gaien artean.
Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 15. urteurrena
Alternatibak itxiera egun hura ekarri nahi du gogora ere eta salatu halako eraso bortitza eta izan zituen ondorio humanoak; baina era berean zoriondu BERRIA, prentsa euskalduna egunero gure kioskoetan jaso ahal izateko aukera ematen digun egunkaria.
http://alternatiba.net/idazlanak/7630/euskaldunon-egunkariaren-itxieraren-15-urteurrena
Fatuarte: «Udaltzainek ero gisa hartu zituzten balizko eraso matxistak salatu zituzten emakumeak»
Gure kide Alba Fatuartek Bilbon emandako gertaerak izan ditu hizpide, non balizko eraso matxistak salatzera joan ziren emakume batzuk ero gisa hartu zituzten udaltzainek. Bilboko udaleko segurtasun arduradunaren agerraldia eskatu zuten azalpenak eskatzeko, hona hemen bertan esandakoa.
Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 18/2/21
Gure Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan pasa den 18/2/21ean enpresek ingurumenaren kontra egiten dituzten zabarkerien, adierazpen askatasuna gabeziaren edota emakume eta gizonezkoen arteko soldata arrakalaren inguruan.
Estarrona: «Urkullurengan ez dut irmotasunik sumatzen torturatzeagatik kondenatua eta indultatua izandako Corbíren inguruan»
Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarrona VTV Gasteizko eztabaida politikoan normaltasun politikoaren inguruan Andoainen bi preso ohiei egindako omenaldien harira: «Urkullurengan ez dut horrelako irmotasunik somatzen, ezta beste alderdi politikoengan ere,torturatzeagatik kondenatua eta ondoren Estatuarengatik indultatua izandako Corbiren inguruan».
Matute: «Birzentralizazio prozesu bortitza bizi dugu orain gure baliabideak nola banatu nahi ditugun erabakitzeko eskubidea ere ukatzen diguna»
Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduren Diputatu Madrilgo Kongresuan Oskar Matuteri elkarrizketa Radio Popular-Herri Irratian Kataluniako murgiltza linguistikoarekin akabatzeko Espainiako Gobernuaren asmoaren inguruan: "Ez da egia Katalunian gazteleraz ez dakien katalanik dagoen, ez eta diskriminazio bat existitzen denik ere. Euskadin halakorik inoiz gertatu ez den modu berdinean. Déjà vu batean bezala gaude".
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzeak 18/2/23ko VTV Gasteiz-ren eztabaida politikoan
Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzeak 18/2/23ko VTV Gasteiz-ren eztabaida politikoan, 'Ciudadanos Araba' arduradun munizipala Antonio Maldonadoni Martxoaren 8ko grebaren edota pentsioen inguruan erantzunez. Eztabaidaren baitan, soldata arrakalaz edo pentsioetaz ere aritu da beste gaien artean.