Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 12an, Alternatibak Bilboko Hika Ateneora eramango du Jordi Borras fotokazetariaren “Dies que duraran anys” (Urteetan iraungo duten egunak) (Ara Llibres, 2018) liburuaren aurkezpena. Egileak berak azalduko du bere lana, 2017ko udazkenean, urriaren 1eko egun historikoen bezperako, tarteko zein osteko egunetan jasotako irudiak biltzen dituena.
Ekitaldia, aurreko egunean Gasteizko EH Bilgunean egingo denarekin batera, Euskal Herrian liburu honen itzulpenaren egindako aurreneko aurkezpena izango da. Iazko San Jordi azokan gehien saldutako liburuetako bat izan zen, hain zuzen ere, libro “Dies que duraran anys”.
Jordi Borras, ilustratzaile eta fotokazetari ezaguna da, eta aurretik ere Alternatibak antolatutako saioetan hizlari aritu izan da, faxismoaren gorakada aztertzen. Bere lanean talde ultraeskuindarren mehatxuak pairatu izan ditu, eta eraso fisikoak ere, udan polizia nazional baten eskutik pairatutakoa bezala.
Liburuak irudi ikusgarri bezain ikonikoak jasotzen ditu, , Kataluniako historian betirako gogoratuko direnak: herritarren mobilizazioak, hautestontziak zein boto paperak babesteko trikimailuak, kargu publikoen aurreneko atxiloketak, etab. Irudiekin batera, egun horiek algaraz, beldurrez eta, batez ere, duintasunez bizi izan zituzten idazle ezagunak ageri dira liburuan.
Bilboko aurkezpena larunbatean, hilak12, izango da, eguerdiko 12:30etatik aurrera Hika Ateneon (Ibeni kaia 1). Alderdiaren 10. urtemugaren harira antolatutako hitzaldi sortaren hurrengoa izango da, eta sarrera askekoa da aretoa bete arte. Borrasi sarrera egiteko, Fermi Rubiralta historialari, zientzia politikoan doktore eta ANC Euskal Herria-ko kidea izango da.
Gehiago
Uriola: Jordi Borras fotokazetaria Bilbon egongo da “Dies que duraran anys” liburua aurkezten