Ostegun honetan, apirilak 4, Alternatibak hitzaldia egingo du ezkerreko espazioetan ematen den militantzia feministaren aukerak eta zailtasunak jorratzeko. Horretarako, bi ekintzaile feminista elkartuko ditu Bilbon: Irantzu Varela kazetaria eta Brigitte Vasallo idazlea.
Idazle ez ezik, Brigitte Vasallo (Bartzelona, 1973), irakaslea eta borroka desberdinetan parte hartzen du, hala nola arrazakeriaren aurka edota LGBTI kolektiboen eskubideen defentsan. Feminismoari dagokionez, azterketa interesgarriak egin ditu, esaterako, genero islamofobia edo homonazionalismoa. Harreman afektiboetan ematen den polimaitasuna ere aztertu du, bere azken liburuan bezala, Pensamiento monógamo, terror poliamoroso, (Pentsakera monogamoa, polimaitasun izua) deritzonean.
Irantzu Varela (Portugalete, 1974) aurkezle zein moderazio lanetan ariko da. Kazetaria eta hezitzailea, Varela Faktoria Lilako arduraduna da, eta ezaguna da, besteak beste, El Tornillo deritzon saio feministarengatik zein hedabide desberdinetan plazaratzen dituen artikuluengatik, Pikara Magazine, Vice edota Publico bezalako komunikabiodeetan.
Alternatibako Mahai Feministak antolatutako hitzaldia, “Pertsonala politikoa da: Ezkerreko gune mistoak eta feminismoak” izenburupean, ostegun honetan izango da, 18:30etatik aurrera, alderdi politikoaren Bilboko egoitzan, Casilla plazako 6an. Sarrera askekoa izango da aretoa bete arte.