Urtero bezala, Alternatibaren ordezkaritza batek Kataluniako Egun Nazionalean, Diadan, parte hartuko du bihar. 2017ko urriaren 1ean abiatutako epe honek mugarri berria izango du galdeketako buruzagien aurkako epaiketaren ebazpenarekin. Egoera honetan, berriro ere, Alternatibak ospakizunetan zein aldarrikapenetan parte hartu eta eragile sozial eta politikoekin bilerak egingo ditu.
Alternatiba alderdiaren Koordinakunde Nazionaleko bi kidek, Josu Estarronak eta Sandra Llanok, osatuko dute ordezkaritza. Mobilizazioetan parte hartu ez ezik, ezkerreko mugimendu sozial eta politiko desberdinekin bilerak egingo dituzte, prozesu subiranistaren egungo egoera bertatik ezagutzeko asmoz eta, era berean, Kataluniako herritarren erabakitzeko eskubidearen beren babesa agertzeko.