Berriro ere, eta 2020. urtearen hasierarekin bat eginez, Erdialdeko Ameriketako eta Haitiko jende anitzek osatutako karabana berriro migratze prozesua abian jarri dute beren bizitza salbatzeko.
Oraingo honetan, hartu duen izena ‘Etsipenaren Karabana’.
Europatik eta ezer egin gabe, lekukoak gara nola Mexiko Estatu Batuen agindu bidez, Trumpek iragarri eta eraiki ez zuen harresia bihurtzen ari dela, erantzukizuna besteen gainean behartuz. Eta oraintxe bertan mugarik bortitzena Mexiko Erdialdeko Amerikarekin lotzen duena da, eta hortxe dago karabanaren parte hartzen duten pertsonak
geldiarazten. Ez da lehenengo aldia hori gertatzen dena: hain zuzen ere, dagoeneko azken urteetan hainbat karabana antolatu dira, baina hau berriena izanik honen aurrean ezin dugu galdera hau saihestu: Zenbat denbora gaude besteen mina jasateko prest?
Hori dela eta, Euskal Herriko hainbat erakunde, alderdi politiko, sindikatu eta GGKEko eragileok honako hau egiten jarraitzen behar dugu:
– Nazioarteko instituzioen pasibotasuna salatu Latinoamerikako hainbat herrialdetan gertatzen ari den indarkeria egoeraren aurrean, lekualdaketa eta hilketa kausa zuzena baita.
– Migrazioari buruzko nazioarteko erreferentziako tresnetan jasotako aurrekariak ezartzea aldarrikatu; hala nola, Genevako Hitzarmena, batez ere jendea bere bizitza salbatzeko asmoarekin migratzen denean.
– Internazionalismoarekin bat eginez, jendearen sentimendua praktika bihurtzen duena, arazo globalen aurrean gizarte antolaketaren oinarria izanik.
ATXIKIMENDUAK
ALTERNATIBA / EH BILDU / SORTU / LAB/ ERNAI / PAZ Y SOLIDARIDAD EUSKADI/ CCOO EUSKADI / EA / PCE-EPK / LUMALTIK HERRIAK / EUSKADI CUBA/ PAZ CON DIGNIDAD / MUNDUBAT/GERNIKATIK MUNDURA / MUGARIK GABE / IU-EZKER ANITZA/ ELKARCREDIT / ETXALDE / EHNE BIZKAIA / REFUGIAD@S BACHUE/ GILTZA / FEMINISTALDE / SODEPAZ / JORGE ADOLFO FREYTTER ELKARTEA/ ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK/ CEAR EUSKADI / ECUADOR ETXEA / ELA / PODEMOS EUSKADI / BIZIGAY/ MEDICOS DEL MUNDO EUSKADI /STEILAS / ANTIKAPITALISTAK/ MUJERES DEL MUNDO