Euskal Herriko hainbat erakunde politiko, sindikal eta sozialok adierazpen bateratua egin dugu El Salvadorko presidenteak egindako estatu autogolpe saiakera gogor arbuiatzen dugulako.
Nayib Bukelek Asanblea militarizatu, eta zuzenbide estatu konstituzionala urratu zuen, organo legegile hori bere borondatearen arabera jardutera eta erabakitzera behartzeko.
Joan den otsailaren 9an, El Salvadorren Nayib Bukele presidenteak arbitrarioki eta bere kabuz Asanblea Legegilea deitu zuen 109 milioi dolarreko mailegu bat onartzera behartzeko, delinkuentziaren aurkako Lurralde Kontrolerako Planaren 3. fasea gauzatzeko hain zuzen ere. Beharrezko quoruma ez zeukala ikusita, Nayib Bukele indar militar eta polizialarekin Asanblea Legegilean aurkeztu zen, Estatuaren botere horrekiko beldurrarazte eta presio ahalegin ukaezin batean.
Honen aurrean, adierazpen honen sinatzaileok honakoa exijitzen dugu:
- Nayib Bukele Errepublikako presidenteak segurtasun eta legezkotasun juridikoaren bidez eratutakoibilbideak errespetatzea, eta bakea eta elkarrizketa politikoari eutsiz, botereen independentzia etaherrialdearen instituzionaltasun demokratikoa bermatzea
- El Salvadorreko Konstituzioa arautzen duten printzipioak errespetatuz, bere eginkizunetan,legebiltzarrarekin harmonia soziala eta koordinazio-bideak izatea.
- Mario Ponce Biltzar Legegileko lehendakariari, Salvadorko herriari une oro segurtasun juridikoa etabakea lehenestea exijitzen diogu.
- Organo legegilearen egoera, erabilera eta abusua autokudeatzeko ahalegin horren aurrean, JustiziaAuzitegi Goreneko Konstituzio Arloko Aretoari, kasu horietan dagokion konstituzio-kontrola egitea etaherrialdeko presidenteari erantzukizunak eska diezazkion exijitzen diogu.Nazioarteko elkartasunetik dei bat egiten dugu El Salvadorren ordena konstituzionala errespeta dadin,militarizazio gero eta handiagoari aurre egin dakion eta El Salvadorrreko herriarentzat bake sozial eta justuaberma dadin.
Euskal Herria 2020-ko Otsailak 12. ALTERNATIBA, AMERIKA LATINA PARTE HARTUZ, ANTIKAPITALISTAK, CCOO, COORDINADORA DE ONGDs DEEUSKADI/EUSKADIKO GGKEn KOORDINAKUNDEA, ELA, ELKARCREDIT, ESK, ETXALDE, EUSKADI-CUBA, EZKERANITZA IU, GILTZA, HIRU, IPES, JORGE ADOLFO FREYTTER ROMERO ELKARTEA, LAB, LATINOAMERICANO DEREFUGIAD@S-BACHUE, LUMALTIK, MGI/ISF, MUGARIk GABE, MUNDUBAT, ORAIN NAFARROA, PAZ CONDIGNIDAD, PAZ Y SOLIDARIDAD EUSKADI , PODEMOS, SANDINISTAK, SIRIAREN ALDE, SORTU, STEILAS.